Dovlatoven Konpromisoa eleberriaren euskal bertsioa: kultura itzultzen
Egilea
Zarate Herrero, Maitane
Laburpena
Hizkuntza eta kulturaren arteko elkarrekintzaren errealitatea aztertu nahi izan dugu lan honen bitartez. Lehenik, luzaroan itzulpengintzaren munduko adituek egin dituzten teorizazioak aurkeztu dira; ondoren, itzulpenaren parte diren osagaiak atzeman eta hauek guztiek literatura-itzulpenean duten garrantzia azaldu ditugu. Erreferentzia hauek arazoak dakartzate itzulpen prozesuan, sorburu-hizkuntzan dituzten inplikazioek ez baitute beharrean xede-hizkuntzan berdinak izan. Hizkuntza bakoitzak hitz espezifikoak ditu bere kultura edo hizkuntzarekin lotutako oro azaltzeko. Corpus metodologiaz baliatuta, Sergei Dovlatov idazlearen Konpromisoa esku artean genuela bi helburu nagusi jarri dizkiogu geure buruari: itzultzaileak erabilitako baliabide konkretuak aztertzea eta itzulpen-teorian ageri ohi diren estrategien erabilgarritasuna egiaztatzea.