Ariketa fisikoaren eta dieta osasuntsuaren programa baten efektuak gorputzeko masan eta gaitasun fisikoan lehenengo mailako hipertentsioan eta gainpisua duten pertsonengan
View/ Open
Date
2017-11-14Author
Ganboa Aldaba, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
SARRERA: Hipertentsioa (HTA), gainpisua edo obesitatea eta gaitasun kardiorespiratorio baxua izatea gaixotasun kardiobaskularren arrisku faktoreak dira. Baina jarduera fisiko programa eta dietaren bitartez gorputzeko konposizioa eta gaitasun kardiobaskularreko balioak hobetu eta arrisku hauek murriztu daitezke.
HELBURUAK: gainpisua edo obesitatea eta HTA duten pertsonetan, 1) gorputzeko masan eta gaitasun fisikoan dieta hipokalorikoa eta ariketa fisiko aerobiko programa ezberdinen efektuak aztertzea, eta 2) gorputzeko masaren eta gaitasun fisikoaren asoziazioa aztertzea.
METODOAK: EXERDIET-HTA ikerkuntzan HTA eta gainpisua/obesitatea zuten 173 pertsonek (adina=54±8,2 urte) parte hartu zuten. Inpedantzia bioelektrikoaren bitartez gorputz-konposizioa neurtu zen eta gaitasun fisikoaren neurketak bizikletan eta gas analizatzailearen bitarteko esfortzu probaren bitartez egin ziren. Jarduera fisiko 4 programa desberdinetan bereizi ziren (Kontrol taldea (KT), metodo jarraia (MJ), metodo interbaliko luzea (MIL) eta metodo interbaliko motza (MIM)). Hamasei asteko interbentzioa ondoren proba guztiak errepikatu ziren. Parte hartzaile guztiek dieta hipokalorikoaren tratamendua jaso zuten.
EMAITZAK: Jarduera fisiko programa guztiek bai gorputz-konposizioan (gantza murrizten) bai gaitasun kardiorespiratorio aldagaietan (gehitzen) hobekuntza esanguratsuak (p<0,05) izan zuten. Bestetik, ariketa fisiko-programen arteko desberdintasunak ikusi ziren: MIL taldeak KT konparatuz, gorputz masa (p=0,010) eta gorputz masa indize (GMI) (p=0,011), gantz masa (p=0,034), eta gaitasun kardiorespiratorioan (p<0,05) balio baxuagoak erakutsi zituen, eta ordea gantzik gabeko masan (p=0,035) altuagoak. MIL taldeak MIM-arekin konparatuz gorputz masa (p=0,010) eta GMI (p=0,011) balio baxuagoak lortu zituen. MIM taldea KT taldea baino eraginkorragoa izan zen gaitasun kardiorespiratorioa-balioak igotzerako orduan (p=0,002). Gaitasun kardiorespiratorioan, MIL eta MIM arteko ezberdintasunik ez ziren egon (p>0,05) interbentzioa ondoren, nahiz eta bi taldek hobekuntza esanguratsuak izan. Azkenik, gaitasun kardiorespiratorio eta GMI arteko erlazioa egon zen, GMI jaistean, gaitasun kardiorrespiratorioa igoz (p<0.001).
KONKLUSIOAK: Lan honen emaitzek adierazten dute HTA eta gainpisua/obesitatea duten pertsonetan jarduera fisiko programa eta nutrizio egokiaren bitartez gorputzeko konposizioa eta gaitasun kardiorespiratorioa hobetzea litekeena dela eta ondorioz gaixotasun kardiobaskularren arriskua gutxitzea. Gorputz konposizioa hobetzeko bolumen eta intentsitate altuko entrenamendu metodoa eraginkorrena dela, baina bestalde, gaitasun kardiorespiratorioa hobetzeko, bolumen baxuko eta intentsitate altuko entrenamendu metodo eraginkorrena dela denbora gutxiagotan efektu berdinak lortuz. Amaitzeko, gorputz masaren eta gaitasun fisikoaren arteko asoziazioa dagoela ondorioztatzen da gorputz masa jaistean gaitasun fisikoaren hobekuntza ekarriz.
Hitz gakoak: hipertentsioa, arrisku kardiobaskularra, obesitatea