Hurrenkeren jatorriaren bila
Abstract
Gradu Amaierako Lan honetan hitz-hurrenkeraren inguruan egindako ikerketa lanak bildu aztertu eta konparatu dira. Hizkuntza-gaitasunetik hasi eta SOV eta SVO hizkuntzak munduan nola banatuta dauden azaldu ondoren, hurrenkeren jatorriaren teoria bat azalduko da. Azkenik hurrenkera bat edo bestea erabiltzearen arrazoiaren bila dabiltzan adituek argitaratutako lanak azaldu, euren eztabaida eta ondorioak konparatu eta azkenik, ondorio orokorrak emango dira.