Tolesgailu hidraulikoa 80 Tn- tarako
View/ Open
Date
2018-03-20Author
Ozkorta Escribano, Josu
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honen helburua Jeremias España S.A. enpresatik kanpo egiten den toleste prozesu bat enpresa bertan egitea da. Horretarako lodiera eta tolesketa-erradio espezifikodun xaflak tolesteko gai den makina bat diseinatu eta kalkulatuko da.
Helburu bezala, gehienez 1200 milimetrotako luzeradun eta 8 milimetrotako lodieradun xaflak tolesteko makinari dagokion proiektu teknikoa eta diseinua betetzean datza.
Xaflak altzairu herdoilgaitzezkoak izango dira (AISI 304 motakoak) eta materialen honen erresistentzia 65-75kg/mm2-koa izango da eta toleste erradioa txaparen lodieraren eta piezaren tamainaren araberakoa izango da.
Mota honetako makinak sinkronizazio elektronikokoak edo mekanikokoak izan ditzakete eta bertikalean edo horizontalean lan egin. Proiektu hau, tolesgailu hidrauliko bertikal bati buruzkoa da, zeinek sinkronizazio-mekanikoa izango duen. Sinkronizazio-mekaniko hau, bihurdura ardatz batez osatuta dago eta tolestatze zehatza egiten lagunduko du prozesua behar den bezalakoa izateko. Beraz, tolesgailuaren jaitsiera behar den modukoa izaten lagunduko du.