Euskal Oinordetza Zuzenbideari buruzko azterketa. Araudi berri bat sortzeko oinarriak
Ikusi/ Ireki
Data
2014Egilea
Galicia Aizpurua, Gorka Horacio
Gil Rodríguez, Jacinto
Hualde Sánchez, José Javier
Laburpena
Herri ororen nortasuna zehazteko eta haren egitura eratzeko, elementu ezinbestekoa da Zuzenbide Zibila, hizkuntzaren eta kulturaren parean jartzen baita. Horregatik jotzen da gaur egun nahitaezkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztientzat Zuzenbide Zibil bateratu bat osatzea; Gernikako Estatutuak bere gain hartutako eskumena baliatuz, azken batean Zuzenbide pribatua herri-nortasunaren eta euskal lurraldeen arteko kohesioaren elementu gisa erabiltzeko.
Bide horretan, Euskal Zuzenbide Zibila zuhurtziaz eta lasaitasunez garatzeko, zatika ekitea da modurik egokiena, eta hortik dator, hasteko, oinordetzari buruzko estatutua lantzeko proposamena. Horrez gainera, badira beste arrazoi batzuk ere erabaki horren alde. Lehena, euskal biztanleek arlo honetan pairatzen duten gehiegizko zatiketa: autonomia erkidego honetan lau oinordetza-estatutu baititugu, forurik gabeko bizkaitarrei dagokiena kontuan hartu gabe. Bigarrena, arabar eta gipuzkoar gehienei zein bizkaitarren erdiei oraindik ere aplikagarri zaien Kode Zibileko oinordetza-sistemak duen desfase esanguratsua. Azkenik, Zuzenbide Zibila garatzeko eskumena baliatu duten beste legegile autonomikoen eredua, bereziki Katalunian egin duten bideak erakusten duen norabidea eta han izandako esperientzia.
Liburu honetan, azken fi nean, Euskal Autonomia Erkidegorako oinordetza-erregimen berri bat sortzea proposatzen da, eta eredu gisa oinarri batzuen bidez egituratutako testu bat eskaintzen.