Denbora errealeko PLC-aren inplementazioa Linux-a duen ARM mikrokontrolagailuaren bidez
Laburpena
BeagleBone Black txartela batean CODESYS-ean oinarritutako PLC bat ezarri nahi da. Txartel honek, ARM mikrokontrolagailu bat du Linux txertatuarekin. CODESYS ezarri ondoren, sistema denbora errealean dagoen balioztatzeko probak egin behar dira. Amaitzeko, EtherCAT, PROFINET eta CANopen eremu busak ezarriko dira. Eremu bus hauekin hainbat proba egingo dira urruneko komunikazioekin eta beste PLC batzuekin komunikatuz.