1978ko Espainiako Konstituzioaren erreforma: Konstituzioa eraberritzeko zailtasun juridikoak eta politikoak
View/ Open
Date
2018-06-29Author
Tabera García, Sara
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Lan honetan Espainiako Konstituzioaren erreformaren inguruko azterketa egingo da, Konstituzioaren kontzeptura urbilduz, botere konstituziogilea eta eratutako botere konstituziogilea bereizita ikusiko dira erreforma mekanismoaren elementu, mota eta arazo ezberdinetara iritzi arte.
Azterketa sakonago bat egin nahian, lanean erreformaren muga materialen zehaztapena aurkitzeaz gain, mekanismoaren egikaritza kontrolari eskainitako atal bat aurki daiteke. Jarraian, erreforma prozeduraren ikasgaian eman diren gairik eztabaidatsuenak jorratuko dira: erreforma arauen inguruko erreforma eta Espainiako Konstituzioa eraldatzeko prozeduren zurruntasuna. Azkeneko gai honetan Konstituzioa zurrun moduan noiz kalifikatu daitekeen oinarri hartuta, Espainiako Konstituzioaren zurruntasunaren gaineko analisia egingo da beste herrialdeen konstituzioekin alderatuz.
Azkenik, Arau Gorenari egin zaizkion bi erreformen edukia, zergatia eta erabilitako prozedura mota gogorarazi ondoren, egon diren erreforma proposamenak aurkeztuko dira segituan zenbait ondorioekin lanari bukaera emateko