Genero rolek hitanoaren erabileran izan duten eragina: Antzuolako herritarren diskurtso eta praktikak
Fecha
2018-10Autor
Legorburu Larrea, Onintza
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Sarri esan ohi da generoak gure bizitzako esparru guztietan daukala eraginen bat. Hau da, emakume edota gizon gisa sozializatu, norberaren bizitza ez dela berdina izango edozein arlotan. Zentzu honetan, esan genezake hizkuntza eta honen erabilera ere, gizarteko beste desoreka batzuen isla litzatekeela. Kasu honetan, emakume eta gizonen arteko erabileran, alde nabarmena dagoen hitanoa izango dugu aztergai. Hau da, zer diosku generoak hitanozko hizkuntza-praktikez? Galdera honen erantzuna helburutzat harturik, ikerketa honetan Antzuolako herritarren diskurtso eta praktika ezberdinak aztertuko dira. Hitanoa eta honen erabilera, genero perspektiba batetik aztertuz.