Bigarren Hezkuntzako ikasleak Gorputz Hezkuntzari ematen dioten garrantzia
Ikusi/ Ireki
Data
2018-11-26Egilea
Rodriguez Galparsoro, Unai
Laburpena
Hurrengo lanean Irakasle eskolan Lehen hezkuntzako ikasketak egin nuen Gradu amaierako Lanaren jarraipena egitea erabaki dut. Kasu honetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak erabiliko ditut gorputz adierazpenari (motrizitatea) buruzko duten pertzepzioa ikertzeko eta Magisteritzan egindako GRAL-arekin ateratako ondorioak aldatu diren ikusteko
Izan ere, Lehen hezkuntzako GRAL-ean ateratako emaitzak eta ondorioak oso adierazgarriak izan ziren, zehazki, motrizitatearekin erlazionatutako egoerak gustagarrienak zirelako.
Beraz, esandakoa kontuan hartuz, Gradu Amaierako Lanaren oinarria eta helburua izango da, motrizitatea ikertzea umeek egindako testuinguratutako idazlan batzuen bitartez. Ikerketa, Errenteriako Orereta ikastolako ikasleek parte hartu dute, zehazki, 60 ikaslek. Maila bakoitzetik gela bakar bat. Hau aurrera eraman ahal izateko, Pierre Parlebasen barne eta kanpo logika teoria erabili dut. Bertan, motrizitatea ulertzeko atalak agertzen dira (materiala, sentimenduak, lekua…). Jarraian, ondorio sendo batzuk ateratzeko.
Bukatzeko, motrizitateak dituen ezaugarri bereziak eta umeenganako erakarpen indar hori jakitean, ondorio sendo batzuk aterako ditut, zer esan handia edukiko duena gaur egungo ikasleak gorputz hezkuntzari eta motrizitateari duten ikuspegiaren inguruan.