Show simple item record

dc.contributor.advisorOñederra Olaizola, Miren Lourdes ORCIDes
dc.contributor.authorLeturiaga Angoitia, Olatzes
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T18:16:13Z
dc.date.available2018-12-03T18:16:13Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30057
dc.description.abstractHurrengo lerroetan EBAZ (Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua) arauen gaur egungo erabilera aztertuko da, Euskal Telebistako Gaur Egun albistegietako hiru saio oinarri hartuta. Lanaren lehendabiziko atala teorikoagoa izango da eta bigarrena aldiz, aplikatuagoa, datu enpirikoetan oinarrituagoa. Hasteko, Batua sortu zen garaiko testuinguru sozio-politiko kulturalaren berri emango da, ikusiko dugun moduan, orduko gertakari politiko eta ideologikoek garrantzi handia izan baitzuten euskara estandarraren inguruko eztabaidan. Hainbat izan ziren garai hartako euskararen egoeraz kezkatuta euskararen batasunaren alde lanean jardun zutenak; horien artean ezinbestekoa izan zen, besteak beste, Txillardegik eta Mitxelenak egindako lana. 1968ko Arantzazuko Biltzarrean euskara estandarraren idatzizko arauak ezarri ziren; ahoskerari, ordea, ez zitzaion garrantzi handiegirik eman. Denborarekin, ahoskeraren garrantziaz ohartu eta, 1993an, Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordea sortu zuten; 1994an, ahoskera arautzeko lehen arautze proposamena egin zen, nahiz eta EBAZ arauak 1998 arte ez ziren argitaratu. Ahoskera arautzea ez zen lan erraza izan, galdera eta zalantza ugari sortu baitziren: hizkera mailak bereizi beharra ikusi zen eta, hizkera maila horien artean, hizkera zaindua zer den eta noiz erabili behar den zehaztu beharra zegoen; baita hizkera zaindua nola arautu, hots, arauak nola adierazi ere. Horren berri eman ondoren, 1998an ezarritako arauak aurkeztuko dira, arau horietan oinarrituta egin baita corpusaren azterketa. Atal aplikatua deitu dioguna corpusaren azterketarekin hasten da. Lehendabizi, corpusean bildutako datuak bere horretan aurkeztuko dira, arauen eremuko adibideak bilduz; hizkera zaindurako arauen arabera ahoskatu diren hitzak jaso dira, baita arauak betetzen ez dituztenak ere, halakorik egon den kasuan. Ondoren, datu horien analisia egin da, hiru esatariren ahoskerak alderatuz. Esatari batetik bestera aldakortasuna ikusi da arau bakoitzaren betetze mailari dagokionean, baita esatari bakoitzaren kasuan, arau batetik bestera ez ezik, arau bakoitzari dagokionean ere. Corpusean bildu diren maileguekiko jokabidearen interesa dela eta, maileguen ahoskeraren azterketari aparteko atal bat eskaini zaio; atal honetan, esatariek maileguak ahoskatzerakoan, hizkuntza emailearen ahoskerari eutsi dieten edo hizkuntza hartzailearen fonologiara moldatu dituzten aztertu da. Bereizkuntza horretarako, adaptazio eta adopzio terminoak erabili dira. Ondorioetara iritsi aurretik, gaur egun ahoskerari ematen zaion garrantziaz hausnartu da, irakurlea gogoetara bultzatzeko asmoarekin. Azkenik, lanean ateratako ondorio nagusiak zein diren esango da, irakaskuntzak arauen erabileran eta hedapenean duen garrantzia azpimarratzearekin batera.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.titleEBAZ arauen gaur egungo erabileraeus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-09-05T08:16:26Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autoraes
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister90680-768786-11
dc.identifier.gaurassign68192-768786


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record