Show simple item record

dc.contributor.advisorRodríguez Fernández, Josées
dc.contributor.authorIbarzabal Laca, Gonzaloes
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2018-12-04T19:18:33Z
dc.date.available2018-12-04T19:18:33Z
dc.date.issued2018-12-04
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30148
dc.description.abstractArkeologiaren bidez gure inguruan dugun egitura arkitektoniko bat “biluztea” izango da lan honen helburua. Frontoia betidanik kontaktuan izan dugun elementu isila da. Euskara eta folklorea bezala, euskal kultura eta Euskal Herriarekin lotzen dugu. Berdin dio haur, heldu, pobre, aberats, nekazari, errege, emakume edo gizon, pilota herriaren jokoa izango da, inolako bereizketarik egin gabe. Bere loraldia XX. mendean izan zuen, euskal diasporak bost kontinenteetan zehar hedatzean. Joko izatetik kirol profesionalizatu izatera pasatu zenean. Baina baita ere, frontoia “profesionalizatuko” zen. Honen adibide izango ziren denboran zehar izandako eraldaketa prozesu desberdinak, egun, era jarrai batean ematen ari direnak. Pilota jokoaren barruan, modalitate anitzekoak aurki ditzakegu: esku, zesta, pala, frontenis, … Ez gara larregi sakonduko estilo bakoitzean, alde batetik, informazio ugari dagoelako eta bestetik, gaiaren haria galtzeko arriskua aurki dezakegulako. Lan honetan frontoia eta bere inguruaren azterketara bideratuko dugu, gizartearen elementu zentral bezala eta denboran zehar paisaian zein egitura propioan jasandako eraldaketan, euskal gizartean rol bereizgarri eta “isila” jokatuz mendeetan zehar. Horretarako kanpoko eta barneko frontoiaren faktoreak aztertuko ditugu. Konturatuko gara uste baino harreman estuagoa dagoela tokian tokiko herriko ekonomian, erlijioan, politikan eta kulturarekin. Eta ez “opio” gisa askok uste duten moduan, aisialdirako tresna bat balitz moduan herri xehea entretenitzeko eta apustuak egiteko. Erabilitako metodologiari dagokionez, miaketa arkeologikoaren prozedura batzuk maneiatu ditugu. Adibidez, frontoi bakoitza UT (Unitate Topografiko) bezala identifikatuz edo espazio desberdinak geolokalizatuz, kanpoko faktoreak aztertzeko eta, oro har, informazio era arkeologiko batean antolatzeko nahian.Tamalez, nahiz eta pilota genero maskulinoarekin erlazionatu, lan honen bidez ikusiko dugu nola emakume erraketistak aitzindariak izan zirela emakume kirolari profesionalen artean. Frontoia bezain isilak, haiek egindako borroka ez da galduko. Haien pausoak jarraituko ditugu eta azken urteetan egindako ekintzei esker, ahaleginduko gara emakumezko kirolari profesionalaren aurreko aldi loriatsuenetara bueltatzea. Amaierako konklusioei dagokionez, frontoiaren eta pilota jokoaren gainbehera edo protagonismo falta horren galera azaltzen saiatuko naiz. Horretarako, XX. mendean Amerikan gertatutako prozesua eta gaur egun ematen ari dena argudiatuko dut era kritiko batean.es_ES
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.titlePilotalekuak eta frontoiak: Gure hiri eta herrien erreferentzia baten eboluzioaeus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-08T07:04:55Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister87471-697701-09
dc.identifier.gaurassign68993-697701


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record