Taekwondoko simulatutako konbate baten fisiologia: egoera aerobikoaren eragina.
Ikusi/ Ireki
Data
2019-01-15Egilea
Villamor García, Idoia
Laburpena
[EUS] Taekwondoa mundu mailan ezaguna den borroka artea da, Korean jatorria duena. Bestelako borroka arte batzuekin alderatuta, sorrera nahiko berria du Taekwondoak, 1955. urtean Choi Jeneral Korearrak izena eman zionean hain zuzen ere. Hitzak berak
tradizio Korearraren diziplinaren irmotasuna islatzen ditu, izan ere, hiru silabek oina eta ukabilaren bidea adierazten dute: Tae (oina), Kwon (ukabila) eta Do (bidea). Garai horietan, borroka arte tradizionala izan arren, azken urteotan izan duen bilakaera ukaezina da, gaur egun borroka arteen artean ezagun eta hedatuenetarikoa izatera
heldu den arte.