Unibertsitate Sistemak euskal gizartearen eraldaketari egindako ekarpena
Fecha
2018Autor
Madinabeitia Ezkurra, Alba
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Descargas previas 10
Lan honek aztertu du zein ekarpen egin dion gizarteari, azken hamarkadetan, Euskal Unibertsitate Sistemak maila ekonomikoan, politikoan, kulturalean, sozialean eta beste maila batzuetan. Horretarako, analisi kualitatiboaren aldeko apustua eginda, Euskal Unibertsitate Sistema ikusteko hiru modu identifikatu eta aztertu dira: alde batetik, ikuspegi akademiko-insituzionala, zeinak, neurri handi batean –baina ez soilik–, unibertsitatearen instituziotik ikusten baitu aztergaia; beste alde batetik, ikuspuntu tekniko-ekonomikoa, zeinak unibertsitateari begiratzen baitio produkzio sistematik; azkenik, ikuspuntu kritikoa, gizartearekiko jarrera eraldatzaile batetik unibertsitatearen egitekoak planteatzen dituena.