Lanaren kontrako (beste) lan-saiakera bat.
Fecha
2018-09-14Autor
Rezola Iztueta, Igor
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Azken hamarkadetan lanaren munduan aldaketa esanguratsuak jazo dira. Mendebaldekoherrialdeetan, hegemonikoa izan den lan-eredu industrialaren gainbeheraren ostean, paradigmaproduktibo berri baten aurrean aurkitzen gara. Kapitalismo immateriala omen da gaur egungoa;informazioarena, komunikazioarena, kulturarena. Lanaren aldeko etika berria, autonomia,sorkuntza eta autorrealizazioa promestuz datorkigu. Horregatik, artistak eta artearen esparruaktestuinguru postindustrialean protagonismo berezia hartu dute. Ekintzailearen figurak artistabohemioaren mitoarekin bat egitean, eta artearen eta kulturaren esparruko lanak bereizgarrizituen hainbat ezaugarri bere egin dituenean ekonomiak, lana erakargarri bihurtu da.Kapitalismoaren produkzio-moduak, orduan, aurpegi seduktore, atsegin eta gizatiarra erakustendu, nahiz eta bere efektuei erreparatuta bestelakorik ondorioztatu daitekeen.