Integrazio sentsoriala haur hezkuntzan
View/ Open
Date
2019Author
Sanz Carpio, Miriam
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan hau integrazio sentsorialari buruzko ikuspegi orokor bat planteatzen du baita horretan disfuntzioak izateak haurrengan zer eragin dituen. Horrez gain, Haur Hezkuntzan gai hori lantzeko esku-hartze bat aurkeztuko da, haurrek ikaskuntzan eta egunerokotasunean izan ditzaketen arazo posibleak saihesteko eta detektatzeko.
Integrazio sentsoriala prozesu kognitibo eta ikaskuntza gehienen oinarria da; gainera, horri esker inguratzen gaituen mundua interpretatzen dugu; harekin esperimentatuz eta komunikatuz. Era honetan, inguruneko eskakizunei erantzun egokia eman diezaiekegu.
Haurren garapen prozesu nagusia Haur Hezkuntza garaian ematen da; beraz, garai aproposena da ekintza prebentiboak aurrera eramateko. Heldutasun hori haurrak jasotzen duten input sentsorialen kantitate, kalitate eta aniztasunaren araberakoa da. Hori dela eta, proposatutako esku-hartzea sistema propiozeptibo, bestibular eta ukimen input-ak eskaintzea bilatzen du.