Eraikin industrial baten eraikuntza proiektua Bermeon (Bizkaia)
Ikusi/ Ireki
Data
2019-03-29Egilea
Fernández Martínez, Ander
Laburpena
Proiektuaren helburua automobilen mantenu eta konponketalanak egiteko nabe industrial baten diseinuan datza. Eraikina Bermeoko Landabaso Poligonoko Agirre auzoko partzela batetan kokatuko da. Proiektu honen garapena,tailerra osatuko dueneraikina gauzatzeko beharrezko kalkuluak egitea eta beharrezko elementuak aukeratzean datza, hau da, eraikina bukatu eta erabilgarria izan dadin beharrezko neurri guztiak kontutan hartzea eta exekutatzea.Proposatutakoa burutzeko, egituraren kalkuluak, uraren sare hornikuntza, suteen aurreko babesa, sare elektrikoa etab eranskinetan kalkuluak eginez. Eraikinaren kalkulua aurrera eramateko eta diseinua egin aurretik, egiturako material ezberdinak aztertu behar dira, hala nola, merkatuak eskaintzen dituenak.Behin elementu estrukturalak aukeratuta, hauen gaitasun erresistentea frogatuko da, honetarako CTE-ko eranskin ezberdinetan aipatutako araudiak errespetatuz.Egitura osatuko duten elementuak kalkulatuta, eraikina osasungarria eta segurua izan dadin neurriak hartuko dira, CTE-ko beharrezko dokumentuetako araudiak errezpetatuzDokumentu horien bitartez, materialek bete beharko dituzten exigentziak definituko dira, suteen kasuan ahalik eta arinen ebakuatzeko eta barneko propagazioa ekiditeko helburuarekin.