Show simple item record

dc.contributor.advisorUlibarri Ochoa, Ainhoa
dc.contributor.authorÁlvarez Flores, Irene
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2019-09-13T17:54:03Z
dc.date.available2019-09-13T17:54:03Z
dc.date.issued2019-09-13
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/35348
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun, urtero 1000 haur dira gutxi gora behera minbiziz diagnostikatzen direnak Espainian. Nahiz eta helduen minbiziak baino intzidentzia baxuagoa izan, honek izugarrizko inpaktua du bai paziente bai familiarengan, gurasoek bizitzako egoerarik traumatikoena bezala definituz. Hala ere, egoera honen aurrean ikusi da erresilientzia garatzea posible dela, erresilientzia ezbeharrak modu konstruktibo batean gainditu eta hazkuntza prozesu pertsonal bat bezala definituz. Honi gehituz, gurasoek hainbat aurre egite estrategia (coping) erabiltzen dituzte egoera honi aurre egiteko. Hori dela eta, haurren gurasoak aldaketa traumatikoen aurrean beren barne oreka bio-psiko-sozialari eusteko gai izateaz gain, hazkuntza prozesu bat garatzean erresiliente kontsideratuko dira, eta horretarako, aurre egite estrategia eraginkorrak zeintzuk diren identifikatzea beharrezkoa da. Helburua: Paziente onkologiko pediatrikoen gurasoen erresilientzia prozesuan lagungarriak diren aurre egite estrategiak identifikatzea. Metodologia: 2008 eta 2019 urte bitartean argitaratutako bibliografia erabili da literaturaren berrikusketa burutzeko, bilaketa gaztelaniaz eta ingelesez publikatutako artikuluetara mugatuz. Datu base hauek kontsultatu dira: Pubmed, Medline, Cinhal, Psycinfo, Cochrane Library eta Cuiden. Horrez gain, eskuzko bilaketak ere burutu dira, horretarako Psycho-Oncology, Cancer Nursing, European Journal of Oncology Nursing, Clinical Journal of Oncology Nursing, European Journal of Cancer Care, Journal of Advanced Nursing eta Psicooncología aldizkarietan eta RNAO eta NICE praktika klinikorako gidak kontsultatuz. Guztira 23 artikulu aukeratu dira proposatutako helburuari erantzuteko. Emaitzak eta eztabaida: Minbizi pediatrikoari aurre egitean, guraso gehienak erresilientzia garatzeko gai direla ikusi da. Erresilientzia garatzeko aurre egite estrategiak beharrezkoak dira, ondorengoak lagungarriak izanik: arazoaren ebazpena, sostengu soziala bilatzea (familia, osasun talde eta egoera berdinean dauden gurasoengan), berregituratze kognitiboa eta emozioen adierazpen erregulatua, informazio bilaketa eta otoitz egitea. Bestalde, isolamendu soziala, saihestea edo abolizio emozionala eta distrakzioa coping positibo edo negatiboaren barne dauden zalantzan dago, hauek erresilientziaren garapenean lagungarriak ez izateagatik. Ondorioak, inplikazioak eta mugapenak: Gurasoengan erresilientziaren garapena eman ohi dela ikusi arren, lagungarriak diren aurre egite estrategiak identifikatzeko ikerketa gehiagoren beharra dagoela ikusi da. Bestalde, erizainaren inplikazioaren lerrotik, honek ezinbesteko garrantzia du gurasoen erresilientzia prozesuaren garapenean, gaur egun formakuntza gehiagoren beharra identifikatuz. Organizazio mailatik, gurasoen aurre egite eraginkorrean eta erresilientzia prozesu horretan laguntzeko interesgarria litzake erizainaren papera ospitalizazioan ez ezik lehen mailako arretan eta talde terapietan integratzeko aukera izatea.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rightscopingen
dc.subjectresiliencees_ES
dc.subjectcoping
dc.subjectparents
dc.subjectchildhood neoplasm
dc.titlePaziente onkologiko pediatrikoen gurasoen erresilientzia prozesuan lagungarriak diren aurre egite estrategiak identifikatzea: Literatura zientifikoaren berrikusketa.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-05-14T06:20:17Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister94469-795936-08
dc.identifier.gaurassign89465-795936


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record