Orereta-Oiartzo Ikastola kardiobabestua
Fecha
2019-12-09Autor
Gutiérrez Murua, Nekane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Bihotz biriketako gelditzea (BBG) da bihotzeko gaixotasun iskemikoen
ondorioz gertatzen diren heriotzen %60a baina ehuneko handiago baten arduraduna.
Lehenengo bost minututan masaje kardiakoa eta desfibriladorearen erabilerak, %90era
igoko lituzke bizirauteko aukerak. Presentziatutako geldialdietan, testiguen %25ak
baina gutxiagok ekiten diote berpizte maniobrei. 2014ko otsailaren 28ko, 126. errege
dekretuak, Espainian lehen sorospenak eskola kurrikulumaren parte izatera
derrigortzen du. Hala ere, hau ez da oraindik errealitatera pasa, populazioa gaizki
prestatua egonik. Arazo hauei aurre egiteko sortzen da Orereta-Oiartzo Ikastola
Karbiobabestua proiektua.
Helburua: Orereta-Oiartzo Ikastola sortzen duten irakasle, guraso, langile eta ikasleek
geldialdi baten aurrean zer egin behar den jakitea.
Proiektua: Osasun heziketa proiektu bat da. Osakidetzako Emergentziak eta Orereta
Ikastolak sortutakoa. Heziketa BBG ingurukoa da, Ikastolako irakasle, ikasle,langile eta
gurasoei eskaintzen zaiena. Hezkuntza era piramidala da, denek parte hartzeko
asmoz.
Emaitzak: Talde-eragilearen emaitzen azterketa egin da, gainontzekoena oraindik ezin
baita burutu. Hezkuntza jasan aurreko bataz besteko nota 4.1 da bostetik. Ondoren
aldiz, 4.6ko nota aztertzen da.
Ondorioa: Emaitzek, formakuntzak eragin positiboa izan dezakeela erakutsi dezakete.
Hala ere, proiektua oraindik martxan dago eta estatistikoki oraindik ez dira
esanguratsuak. Emaitzak epe luzera ikusiko dira, datorren urteetan hain zuzen.
Konklusioa: Gizarteak BBG baten aurrean nola jokatu jakiteko programak sortu behar
dira. Hezkuntza programa hauek garatzeko erizainek ezinbesteko papera dute, beraien
lanaren parte baita osasuna sustatzea. Orereta-Oiartzo Ikastoak, hurrengo urteetan
proiektu hau aurrera ateratzeko erronka du zenbait kasuetan formakuntza eskaintzeko
pertsona falta nabaritu baita.
Proiektuan nire parte hartzea: Emergentziak-eko kidearekin batera Talde-eragileari
formakuntza eskaini eta aktiboki bilera guztietan parte hartu dut. Hortaz gain, urte
osoan zehar ikastolako eta Emergentziakeko kideekin talde lanean aritu naiz
formakuntza eskaini eta Ikastola kardiobabestu bihurtzeko beharrezko prestakuntzan.