Partikula finen jarraipena iturri bilgailudun iturri ohantze konikoetan
Ikusi/ Ireki
Data
2020-01-16Egilea
Ossa Rodríguez, Asier
Laburpena
[EUS] Lan honen helburua, partikula finen jarraipenaren bidezko iturri bilgailudun iturri ohantze konikoen azterketa hidrodinamikoa burutzea da. Iturri bilgailuak, iturkuntzarako zailak diren materialen operazio egonkorra ahalbidetzen du, eta gainera, ohantzeko partikulen arrastea ekiditen du. Lan honetan zerrautsa erabili da partikula fin moduan.
Iturri bilgailua erabiltzeaz gain, erdiko bi hodi ezberdin erabili dira, irekiduradun hodia eta hodi ez-porotsua. Erdiko hodi hauetaz gain, hodirik gabeko sistemak ere aztertu dira, eta konfigurazio bakoitzean partikula finen portaera zein emariak duen eragina aztertu da. Horregatik, sistema bakoitzerako airearen abiadura minimoaz gain, beste abiadura batzuk erabili dira. Horrela, partikula finak konfigurazio ezberdinetan duten portaera aztertuz.
Partikulen jarraipena burutzeko sistema optikoa erabili da, hau da, kamera bat. Kameraren bidez, kontaktorearen puntu ezberdinetan grabaketak egin dira, eta kodigo egokia erabiliz neurketa posizio bakoitzean abiadura neto puntuala kalkulatu da. Puntu ezberdinetan lortutako abiadurekin, aurretik zehaztutako altueren profil erradialak, ardatzeko profil axiala, konfigurazio ezberdinetarako iturriaren forma eta azkenik, bero mapak egin dira abiadurak interpolatuz, konfigurazio ezberdinen konparaketa hobeto ikusteko. Bestalde, emariaren eragina aztertzeko profil erradiala, axiala eta iturriaren forma emari ezberdinetan neurtu dira.
Azkenik, emaitzak aztertuz ikusi ahal izan den bezala, hodirik gabeko eta irekiduradun hodidun sistemetan eraztunguneko partikulek abiadura negatibo (beherakor) netoa erakusten dute, baina abiadura negatibo eta positiboa erakutsiz. Hau da, abiadura fluktuazioak lortzen dira. Hodi ez-porotsudun sistemetan ere abiadura fluktuazioak lortzen dira, baina kasu honetan fluktuazioak balore negatiboetan aurkitzen dira (partikulak azeleratuz eta dezeleratuz jaisten dira). Bestalde, erdiko hodiek gasa iturritik bideratzea ahalbidetzen dute, eraztungunerako perkolazioa txikituz. Ondorioz, eraztunguneko partikulak abiadura txikiagoan jaisten dira eta honek partikula zirkulazio txikitzen du. Egoera hau ez da onuragarria, izan ere, bi faseen arteko kontaktua txikitu egiten da eta ondorioz, aplikazioetako eraginkortasuna ere.