Plastikoaren kutsadura Mediterraneo itsasoan: eredu lagrangearrean oinarritutako simulazioa
View/ Open
Date
2020-01-16Author
Lejonagoitia Garmendia, Lide
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Gradu amaierako lan honetan itsasoko plastikoen kutsadura aztertuko da eredu lagrangearrean
oinarritutako simulazioen bidez. Eskura ditugun baliabide konputazionalak murritzak izanik, nahitaezkoa da ikerketa burutzeko zonalde egoki bat aukeratzea. Alde batetik, simulazioek erresoluzio
esanguratsu bat izan dezaten azalera ezin da nolanahikoa izan. Izan ere, kontuan hartu behar dugu
azterketa eremuari gehitzen diogun puntu bakoitzeko gorde eta kudeatu beharreko datu kopurua
handitu egiten dela. Bestetik, zonaldea itxia izatea komenigarria da partikulen kanporanzko zein
barruranzko fluxuen estimazioak egiteko beharra ekiditen baitugu. Ezaugarri hauek dituzten zonalde asko defini daitezke eta, hauen artean, Mediterraneo itsasoa da interesgarrienetako bat.