Gure prosa zientifikoen lehen urratsak: Albert Constantin jaun medikuaren "Zuhainen eritarzunaz eta haien arraberrikatziaz"
Ekaia 17 : 121-137 (2003)
Laburpena
Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Albert Constantin mediku zuberotarraren idazlan ezezagun bat berrargitaratu dugu, eta bai galdetu ere haren obra idatziaren benetako neurriaz: urria da, iritzi orokorrak dioenez, ala zabala bezain ezezaguna? Bestalde, Gerla Handiaren aurretik Zuberoan ziharduen "Atharratzeko taldea" aurkeztu dugu; gerora erabat itzali da haren oihartzuna. Hirugarrenik, test bat egin diogu Jose Ramon Etxebarriak plazaraturiko euskal prosa zientifikoaren periodizazioari.