Pierre Buruzian jaun mediku hazpandarraren "Pasteur jaun zena" (1896)
Ekaia 18 : 147-169 (2004)
Laburpena
Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Pierre Buruzain medikuaren idazlan ahaztu bat berrargitaratu dugu. Bestetik, haren idazkeran nabarmenduz joan ziren teutonizazioa eta euskara ekumenikoa azpimarratu ditugu. Hirugarrenik, haren biografiaren zertzelada batzuk ekarri ditugu, J. R. Etxebarriaren euskal prosa zientifikoaren periodizazioan kokatu ahal izateko.