Kannabisaren eragin ekonomikoaren inguruko zenbait gogoeta
View/ Open
Date
2013Author
López Rodríguez, Josune
Metadata
Show full item record
Ekaia N. Extra : 19-30 (2013)
Abstract
Gaur egunean, kannabisa mundu mailako fenomenotzat jo behar dugu. Zinez, munduko herrialde gehienetan lantzen da; askotan, bere hedadurak herrialdeen arteko mugak zeharkatzen ditu; eta, gainera, bera da legez kontrako substantzien artean, munduan gehien kontsumitzen dena. Zalantzarik gabe, kannabisarekin zerikusia duten ekintzek eragin nabarmena dute ekonomian, dela legezko ekonomian, dela legez kontrako ekonomian. Ideia honetatik abiatuta, aurrena, ekintza hauetan jarriko dugu arreta, haietako garrantzitsuenak azpimarratuz. Azalpen honen bitartez, aditzera eman nahi dugu kezkagarria dela kannabisak, legez kanpo dagoela heinean, legez kontrako ekonomian duen eragina. Egoera hau gogoan izanda, ondoren, gauzak aldatzeko proposatzen diren irtenbide nagusiak ikusiko ditugu, haien abantailak eta desabantailak zeintzuk izan daitezkeen esanez.