Sistema serotonergikoaren eta gongoil basalen arteko elkarrekintza: inplikazio funtzionala eta terapiaren alderdia Parkinsonen gaixotasunean
Ikusi/ Ireki
Data
2014Egilea
Miguélez Palomo, Cristina
Morera Herreras, Teresa
Aristieta Arbelaiz, Asier
Ruiz Ortega, José Ángel
Fernández Aedo, Irrintzi
Ekaia 27 : 9-27 (2014)
Laburpena
Serotonina neurotransmisoreak funtzio ezberdinak betetzen ditu informazio-prozesaketaren modulazioan hainbat familiatako hartzaileen aktibazioaren bidez. Hauen artean, erreten ionikoa den hartza ile bat (5-HT3) eta G proteinei lotutako (5-HT1, 5-HT2 , 5-HT4. 7) hartzaileak daude. Neurona serotonergiko gehienak mesentzefaloan kokatuta daude, rafe nukleoetan bereziki . Gongoil basaletara (GB) iristen diren proiekzioak , batez ere dorsal raphe nucleusetik (DRN) heltzen dira. GBak oso ondo antolatuta dauden nukleo subkot1ikalez eratutako sarea da, GB-etako nukleoak striatuma, subthalamic nucleusa (STN), globus pallidusa (barrukoa, GPi eta kanpokoa, GPe) eta substantia nigra (pars compacta, SNc, eta pars reticulata , SNr) direlarik. GBek kontrol motorrean , emozioan eta funtzio kognitiboan parte hartzen dute, eta oso garrantzitsuak dira Parkinsonen Gaixotasunean (PO). Berrikuspen honek serotoninak GBen modulazioan duen funtzioa laburbiltzen du. Bestalde , elkan·ekintza honek PGaren tratamenduan eta L-DOPArebn tratamendu kronikoak eragindako asaldu ra motorretan duen garrantzia eztabaidatzen da.