Informazioa eta Komunikazioen Teknologiaren (IKT) kontsumoa eta erabilera
Abstract
Lan hau abian jartzeko, lehenik eta behin oinarritik hasiko naiz; hau da, hasiera batean, Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) zer den ulertu eta honen kontsumoa Espainia mailanezagutuko dut.Jarraian, gaur egun tresna garrantzitsu eta ezaguna den Internet-en testuingurua aztertu eta Espainia mailan honen erabilera ikertuko dut. Azkenik, mugikorraren kasua, hau da, lanaren muina, hasteko mugikorraren sorrera eta eboluzioari erreferentzia egingo dioteta ondoren, beste kasuetan bezala, Espainiako erabilera aztertu. Mugikorraren kontsumoa aztertzeko garaian gehiegizko kontsumoa, sare sozialak eta adingabekoen erabilera azpimarratuko ditut. Behin Espainiako kasua orokorrean aztertuko ondoren, Espainiako Autonomia Erkidego bakoitzaren egoera ikusi eta Euskal Autonomia Erkidegoaren(EAE)kasuan zentratuko naiz, lehenaipatutako hiru tresnen kontsumoa bertan ikertuz.