Show simple item record

dc.contributor.authorGoikoetxea Burgoa, Iñaki
dc.date.accessioned2020-03-31T07:22:02Z
dc.date.available2020-03-31T07:22:02Z
dc.date.issued2019-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/42514
dc.description.abstractProiektuak helburu argi bat zuen. Inguruaren ber-aktibazioa, espazio publikoari garrantzi ematea eta herriaren beharrak asetzeko eraikin bat proposatzea. Herriko beharrak azterturik argi neukan zein gabezia dauzkan Ondarroak. Alde batetik, merkatu berri bat edo existitzen denaren lekualdaketa. Eta bestetik herrirako kultur areto edo espazio bat, ez baitago mota honetako eraikin publikorik eskuragarri herrian, eta betidanik herriak behar honen gabezia izan du. Ondarroako egungo merkatuaren egoera oso kezkagarri eta tamalgarria da, eta ondorioz zerbait proiektatu edo planteatu beharrean nengoen espazio honi buruz. Aretoa, bestalde, urte askotan herriak eskatu duen zerbait izan da, eta harrigarria badirudi ere, ez daukaguna, eraikin publiko gisa behintzat. Herrian dagoen kultura indarrak adierazteko espazio falta dauka eta ondorioz honi soluzio bat ematen saiatu beharrean nengoen. Ikusirik zein behar zeuzkan herriak, ze aukera ematen zuen lekuak eta zer esaten duen hirigintza araudiak, proiektu bat proposatu dut egungo egoerarekin zeharo desberdina dena eta ideia edo pentsaera askorekin apurtzen duena. Lehen aipatu bezala proiektuaren helburua herriaren erdigune izatea zen, Musika Plaza ber-aktibatzea, antzina izan zuen indarra hartzea eta herriko kultur espazio gisa kontsideratzea, bai kultura artistiko bai kultura gastronomiko gisa. Musika Plazako eraikina erabilera anitzeko eraikin bat gisa proposatzen da, bertan programa ezberdinak landuko direna, merkatutik hasi eta aretoraino. Horietatik at beste hainbat erabilerarako balioko luke, bai erakusketa areto, bai espazio estali gisa, bai plazako kiosko gisa. Erabilera asko emateko estrategia eraikinaren barnea erdi hutsik, zabal eta garbi uztea izan da, elementu mugikorrez baliatuta erabilera desberdinak egiteko aukera izateko. Hauen adibide dira, bai modulo mugikorrak (merkatuko postu gisa edo beste erabilera batzuetako), bai eszenatoki mugikorra (eraikinaren erdigunea dena, aukera desberdinak emanez), eta baita harmaila mugikorrak ere. Ondarroa bezalako herri txiki batean ezinezkoa da behar bakoitzerako eraikin bat izatea, herriak ez baitauka gaitasunik hori eusteko. Ondorioz, erabileren nahasketa proposatzen duten eraikinak bultzatu behar dira, etengabe aktibitatetan daudenak eta erabilera asko egiteko aukera ematen dutenak. Proiektuaren asmo hori izan da, emaitza batera iritziz. Herriaren espazio eta ekipamendu publiko sarea suspertu eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko ideia finkoa.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/*
dc.subjectmusika zentroaes_ES
dc.subjectkultur zentroaes_ES
dc.subjectherri zentroaes_ES
dc.subjectOndarroaes_ES
dc.titleMusika plaza. Herri kultur zentroa. Ondarroa (Bizkaia)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/masterThesises_ES
dc.rights.holderReconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 Españaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España