Surf errendimendu altuko zentrua. Zarautz (Gipuzkoa)
Laburpena
Surf errendimendu altuko zentroa diseinatu behar diseinatzeko oinarri funtzionalak zehazteko, rabiltzailean oinarritutako azterketa bat egin behar da. Hau da, zeintzuk izango diren Surflarien egunerokotasuneko beharrak.
Hauek, egunero joango dira hondartzara jada prestatuak, beraein materialarekin. Honela, hondartzara
joateko ibilbide ahalik eta zuzenena planteatuko da. Honetaz gain, beraien materialak biltzeko eta zikatzeko guneen beharra aztertzen da.
Egoitzako guneak egon beharko dira, alde batetik, eta entrenamendurako guneak, bestetik.
Hauek izango dira erabilera nagusiak. Baina, honetaz gain, gune administratiboak, harrera guneak, alokailurako guneak, eta beste hainbat egongela moduko gune komunak izan beharko ditu eraikinak.
Hasierako krokisetan, dentsitate ertaineko eraikina planteatzen da, non surflarientzako bungalow
guneen antzera, kanpokaldearekiko eralazio handia dagoen.
Honetaz gain, argia eta aireztapen naturalaren garrantzia indartzea bilatuko da.
Oinarri formalei dagokienez, hainbat puntu jarraitu dira:
1_ Eraikinaren kokapena orubean. Eraikina ahalik eta gertuen kokatuko da hondartzatik, haun da,
orubearen iparraldean. Honela, sarrera iparraldetik egingo da, tren geltokiaren paretik.
2_Tren geltokiaren inguruan plaza edo zabalgune bat sortuko da, honela, honen inguruan pilatuko
den jendeari espazio nahikoa emando zaio.
3_Eraikina ekialdeko kalearekin lerrokatuko da, eta altxaera urbanoago bat emango zaio honi.
Izaera antzerakoagoa izango du iparraldeko fatxadak. L moduko fatxada urbanoa izango da, beraz.
4_Aurreko fatxada urbanoei kontrastea egingo dioten fatxada abstraktuagoak izango dira
besteak, hau da, mendebalde eta hegoaldera emango dituzten fatxadak.
5_Konbentuko harrizko hormarekiko distantzia emango zaio eraikinari. Momentuz, ez dago ziur zer gertatuko den konbentuarekin, ezta bertan dauden baratzekin ere. Honela, etorkizun batean, murua bota edo partzialki botako balitz, gure orubeko gune berdeak konbentuko ortuekin bat egin ahalko zuten tamaina garrantsizko berdegune bat sortuz udalerri mailan.
6_Eraikina dentsitate erdi-altukoa izango da, ahalik eta leku libre gehien uzteko orubeko beste azaleran. Gainera, eraikinak, inguruko mende- hegoaldean dagoen berdegunea besarkatu egingo du.
7_Besarkatze horrek, fatxada metro lineal askoegoteak eragin egingo du, argi eta aire kantitate handiak eraikinaren barrura sartzen utziz.
8_Eraikinaren oinarri formalak orubeko beste guneetara zabalduko da, osotasun proiektuala bilatuz.