Show simple item record

dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorBarriga Fernandez, Aitziber
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T16:41:37Z
dc.date.available2020-05-20T16:41:37Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43311
dc.description36 p. : il. -- Bibliogr.: p. 31-36
dc.description.abstractArgazkilaritza analogikoaren zaharkitzearen aurrean, argazkilari batzuk beren produkzio artistikoa teknika honetan garatzen jarraitzea erabaki dute. Digitalizazioak eskaintzen dituen abantaila praktikoen aurrean, erabaki hau teknikari atxikitzen zaizkion izaera eta filosofiarekin lotuta dago. Horregatik, garai digitalean garatzen diren produkzio artistiko analogikoak ulertzeko, teknikaren ezaugarriak eta izaerak aztertzeak garrantzia hartzen du. Lan hau argazkilaritza analogikoaren esparruan garatzen diren teoria filosofiko eta estetikoak aztertzea dauka helburu, ondoren teoria horiek gaur egun ematen diren praktika artistikoetara eramateko helburuarekin. Testuinguru digitalak eta honek suposatu zuen aldaketa bortitzak aztertzea lehenengo urratsa da, trantsizio digitalaren ezaugarriak eta honen baitan garatutako post-argazkilaritzaren inguruko teorian zentratuz. Argazkilaritza digitalaren etorrerak erabat aldatu du argazkiak egiteko modua. Irudiaren demokratizazioa, berehalakotasuna eta praktikotasunak irudiaren presentzia masiboa nabarmendu du, errealitate bizkortu baten berezko parte bihurtuz eta kultura bisual berria sortuz. Argazkilaritzaren teoriari dagokionez, digitalaren presentziak irudiaren sorrera ontologiko eta epistemologikoa aldatzen du, irudia pixeletan gordetako eta softwareen bidez interpretatutako artxibo ikusezin bihurtuz. Ondoren, argazkilaritza analogikoaren ezaugarriak azaldu ditugu, teknikaren baitan aurkitzen direlako teorian azalduko ditugun hainbat ezaugarri. Teknikak sorkuntza prozesua eta emaitza determinatuko du, baliabide tekniko eta erabiltzeko moduaren arabera izango da. Teknika analogikoaren ezberdintasun nabarmena, digitalarekin alderatuta, prozesuak eskatzen duen denbora eta itxarotearen desioa da, irudi latentearen kontzeptua alegia; esposizio eta errebelatu artean mantentzen den irudi ikustezina. Irudi latentearen existentziak itxaropen eta desioaren inguruan hitz egiten digu, ekintza fotografikoaren emaitza ziurgabetasunaren eremuan mugituko da errebelatu arte. Analogikoarekin lan egitea prozesu fisiko-kimiko bati aurre egitea suposatzen du, tempo eta muga batzuekin (denbora eta euskarriaren aldetik). Azkenik, lanaren gaian zentratuta; argazkilariek analogikoa aukeratzeko arrazoiak aztertzeko asmoz, teknikak jaso edo mantendu dituen izaerak aztertu ditugu. Asmo honekin memoria, magia eta eskulangintza izaerak proposatu ditugu. Ondoren, gaur egungo artista analogikoekin parekatu ditugu. Memoria eta magiaren izaerak irudi latentearen kontzeptuarekin lotuta daude, denborarekin. Alde batetik, ahaztuak diren irudiak errebelatzean memorian berreginak dira, orainaldia eta iragana lotuz; argazkia iragan baten ebokazioan bihurtzen da. Bestalde, irudiak gogoratzen ez dituenean edo oroimen hau zailagoa denean, negatiboan manifestazioaren aurrean magikotasun esperientzia dauka hartzaileak. Itxarotearen desioaren bidez sortzen da ziurgabetasuna, irrikak eta imajinazioa. Magikotasuna prozesuan bertan ematen da, analogikoak, erreakzio fisiko-kimiko baten ondorioz, esplizituki erakusten duelako irudia pixkanaka magikoki sortzeko era. Memoriarekin lotuta Laura Garcia eta Lua Ocañaren lana aztertuko dugu, La memoria del papel deiturikoa; aldiz, magia aztertzeko Jon Cazenaveren Ur Aitz lana aztertuko dugu. Bestalde, prozesu guztia eskuz egin ahal izateak honen gaineko kontrol osoa izatea ahalbidetzen digu, artistaren eskuaren presentzia agerikoa izango da. Argazkilaritza digitalarekin galdutako materializazioa berreskuratzen da analogikoan, artistak hasieratik euskarriarekin zuzenean lan egingo duenlarik. Eskulangintza aztertzeko Juanan Requena artista aipatuko dugu, Al borde de todo mapa lanean bereziki zentratuz. Beraz, erakutsi nahi dugu argazkilaritza analogikoak ezberdintasun puntu bat ematen diola gaur egungo artistari. Argazkilaritza digitalaren perfekzionismoaren aurrean, lan egiteko modu manual eta naturalago bat eskaintzen du, magiko eta aurreikusten ezinezkoa. Beraz, esan dezakegu analogikoa argazkilaritza profesional eta komertzialetik aldendu dela, eremu artistikoaren zati txiki baten parte izatera pasatuz. Bere mantenua eremu artistikoari zor dio, dauzkan ezaugarriek artista batzuen interesa piztu dutelako, honi kutxu berezia atxikituz.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleArgazkilaritza analogikoaren izaera garai digitaleanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-06T06:07:54Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister95853-801302-09
dc.identifier.gaurassign84284-801302


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record