Itemaren erregistro erraza erakusten du

dc.contributor.advisorAragón Ruano, Álvaro ORCID
dc.contributor.authorLarralde Cordoba, Fermin
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T17:05:07Z
dc.date.available2020-05-20T17:05:07Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43316
dc.description29 p. : il. -- Bibliogr.: p. 27-29
dc.description.abstractBaztango nekazaritzari buruzko lan honetan, XVI. mendetik XVIII. mendera garatutako nekazaritzaren azterketa egiten da. Horretarako hasiera batean, Hego Euskal Herriko zonalde hezeko nekazaritzaren testuinguruan kokatzen da lan hau. Ez zen nekazaritzarako zonalderik oparoena baina, hazkunde bat izan zuen Aro Modernoan zehar. Hego Euskal Herri hezean pisuaren gehiengoa industriak eta merkataritzak zuten, hala ere lehenengo sektorea garrantzitsua zen. Lehenengo sektoreko aktibitaterik garrantzitsuena abeltzaintza zen, klima eta orografiarengatik ez baitzen tokirik aproposena nekazaritza garatzeko. Hala ere tendentzia hau artoaren etorrera eta labore honen hedakuntzarekin aldatu egingo da, izan ere, artoa hazteko baldintzak onuragarriak ziren lurralde hauetan. Labore honek sortutako inpaktuaren ondorioz, basoan zeuden lurren eta nekazaritza larreen luberritzeak gertatu ziren. Fenomeno honek, bigarren sektoreko basoaren aprobetxamenduarekin batera atzerakuntza ekarri zuen. XVII. mendean sartutako nekazaritza teknika berriek, sektorearen garapen ekarri zuten, batez ere XVIII. mendean, aurrerakuntza hauek zabaldu zirelarik. Baztani buruzko atalean, bertako nekazaritzaren analisi bat egiten da, sektore honi eragiten dionarekin. Lehenik eta behin garai hartako berezitasun politikoadministratiboa hartzen da kontuan, bailararen eta batez ere lur komunei nola eragiten dien islatzeko. Ondotik, XVI. mendeko nekazaritzaren baitan barnebiltzen da edukia, bertan gertatu ziren fenomenoek bailarari egin zizkioten ekarpenak aztertzeko. Ondoren XVII. mendeko nekazaritzan zentratuko da lana, garai honetako aurrerapenek zein artoaren sarrerak izandako eraginak kontua hartuz. Honekin jarraituz, XVIII. mendeko nekazaritzaren inguruan barnebilduko da lana, garai honetako hazkundearen egonkortasunean hain zuzen. Hiru mende hauetan gizartean nekazaritzak izandako pisua azpimarragarria da, izan ere familien auto-hornikuntzarako ezinbestekoa baitzen. Nekazaritza lurren hedakuntzak, lurralde komunalaren atzerapena ekarri zuen, ekoizleen jarrera pribatua areagotuz. Hala ere Baztango garai horretako gizarte konplexuan, hazkundeak eta beherakadak ez ziren uniformeak izan, hots, mailakatutako gizarte batean, herritar xumeek krisi garaiak errazago pairatu zituzten, Jauregietako partaideek baino. Hala ere bertan bizi ziren barrideek beraien interesen alde jokatu zuten, Batzar Orokorrek egiten zituzten Ordenantzekin haien interesak defendatuz. Hauek baitziren bailara honetan agintzen zuten legeak. Laburbilduz, lan honetan, Hego Euskal Herriko zonalde hezearen eta Baztango nekazaritzaren garapena aztertzen saiatuko gara, ulergarriagoa izateko asmoz.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleBaztango nekazaritza XVI. mendetik XVIII. mendera. Nekazaritzaren garapena eta artoaren sarreraren eraginakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-04T12:19:48Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister95695-785862-09
dc.identifier.gaurassign68195-785862


Item honetako fitxategiak

Thumbnail

Item hau honako bilduma honetan/hauetan agertzen da

Itemaren erregistro erraza erakusten du