Show simple item record

dc.contributor.advisorEtxeberria Ramírez, Isabel
dc.contributor.authorSatrustegi Andrés, Iñigo
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T18:05:10Z
dc.date.available2020-05-20T18:05:10Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43340
dc.description95 p. : il. -- Bibliogr.: p. 40
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honetan, izenburuak berak iradokitzen duen moduan, azken hamaika urteetan euskarara itzuli den helduentzako literaturaren azterketa kuantitatiboa eta inbentarioa egin dugu. Manu Lopez Gasenik 2009an egindako Euskal itzulpenen azterketa eta inbentarioa (1976-2008) lana abiapuntu izan dugun heinean, honako lan hau azken horren jarraipen gisa aurkeztu nahi dugu. Hala ere, guk azterketa kualitatiboa alboratzea erabaki dugu, eta, era berean, Lopez Gasenik ikertu ez zituen parametro berri batzuk gehitu nahi izan ditugu. Lehenik, Lopez Gaseniren lana aurkeztu dugu, azken urteetako argitaletxeen, Interneteko baliabideen zein aldizkarien panoramari begirada azkar bat ematearekin batera. Bertan, sortu diren ekoiztetxeak eta ekimenak laburtu ditugu. Itzulpen ikasketetara jo dugu azterketarekin hasi baino lehen. Beharrezkoa iruditu zaigu itzulpengintzak kultur adierazpen gisa duen garrantzia azpimarratzea, eta horretarako, Itamar Even-Zohar ikerlariak proposatutako Polisistemen Teorian oinarritu gara. Jarraian, azterketa honen aurretik egindako ikerlanak laburtu ditugu. Batetik, 2008ra bitartekoak (Lopez Gaseniren azterketara bitartekoak), eta bestetik, azterketa horren ostean gaurdainokoak. Joan Mari Torrealdairen 30 urte liburugintzan liburuaren datuak laburbildu ditugu aurrena, baita Lopez Gaseniren azterketaren nondik norakoak eta Literatura Unibertsalak ordura arte izandako harrera. Euskal Itzulpengintzaren komunitatean sortu diren kezkak islatzen dituzten hainbat ikerketa eta lanek emandakoak ekarri ditugu, hala nola liburugintzak 2008tik izandako bilakaera, generoaren auzia, poesia eta hizkuntza gutxituen gaiak jorratzen dituztenak. Azterketa burutzeko jarraitu dugun prozedura dator horien ostean. Nor da Nor datu basea izan dugu oinarri eta itzulpen lanak bitan banatu ditugu: monografiak eta bestelakoak. Azterketa antzekoa burutu dugu bi kasuetan, Lopez Gasenik aztertutako parametroetan oinarrituta; literatur generoa, jatorrizko hizkuntzak, egileak, itzultzaileak eta argitaletxeak dira aztergaietako batzuk. Monografiak 2009ko azterketako emaitzekin alderatu ahal izan ditugu, eta bestelakoak, berriz, lehen aldiz guk aztertu ditugunez, liburuetan lortutako emaitzekin konparatu ditugu. Azterketak emandako datuak ikuspegi orokorrago batekin analizatu, eta gure ondorioak proposatu ditugu azkenik. Bukaeran, Gradu Amaierako Lan hau egiteko erabili ditugun iturri bibliografikoak zerrendatu ditugu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectliteratur sistemaes_ES
dc.subjectitzulpen sistema
dc.subjectekoizpen literarioa
dc.titleEuskal itzulpenen azterketa kuantitatiboa eta inbentarioa (2008-2018)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-07T10:29:59Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister96177-814616-09
dc.identifier.gaurassign83421-814616


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record