Show simple item record

dc.contributor.advisorJauregi Nazabal, Oroitz
dc.contributor.authorBarrena Lozano, Lore
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-22T15:53:33Z
dc.date.available2020-05-22T15:53:33Z
dc.date.issued2020-05-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43379
dc.description48 p. : il. -- Bibliogr.: p. 31-33
dc.description.abstractLan honetan fonetika esperimentala oinarri hartuta, EHUko Gasteizko Letren Fakultateko fonetika laborategiaren ibilbidea aurkeztu eta sakontzen da. Lan honen asmo nagusia EHUko Gasteizko Letren Fakultateko fonetika laborategian dauden eta jada erabiltzen ez diren zenbait tresnari etekin didaktikoa ateratzea da, laborategi honek fonetikan eta fonologian izandako ibilbide historikoa ezagutzeko aberasgarria delakoan. Lana, batez ere, ikasleei zuzendutako material didaktikoa da, EHUko Gasteizko Letren Fakultateko fonetika laborategian dauden tresnen erakusketa, haien zerrenda, tresna horien garrantziaren azalpena eta tresna horiekin egin den lanaren erakusketa aurkezten da fonetika esperimentalaren ibilbidea marraztuz. Edukiaren atalari ekin aurretik, EHUko Gasteizko Letren Fakultateko fonetika laborategiaren nondik norakoak aurkeztu eta lanaren zergatia aipatzen da: laborategiko tresneria jada ez da erabiltzen teknologiaren aurrerapenaren eraginez, egun ordenagailuz egiten da fonetika laborategietako jardun gehiena. Egoera hau kontuan hartuta sortu da lan honen abiapuntua: laborategiaren historia aurkeztu eta bertako tresnak erakusgarri jartzea. Edukiari dagokionez, lehenik eta behin, fonetikaren eta fonologiaren zenbait zehaztapen ageri dira; horrez gain, fonetikaren ikuspegi sakonagoa eta fonetika esperimentalaren esanahia, ezaugarriak eta autore ezberdinen ekarpenak daude irakurgai. Hurrengo atalean fonetika esperimentalaren eta fonetika laborategien historia eta mundu mailako laborategi garrantzitsuenetako zenbaiten aurkezpena ageri dira. Mundu mailako laborategi garrantzitsuenetako zenbait aurkeztu ostean, EHUko Gasteizko Letren Fakultateko fonetika laborategiaren ibilbidea azaltzen da: deskribapena, tresnak, lanak, grabazioak eta proiektuak aipatzen dira. Atal honetan ezinbestekoa izan da Miren Lourdes Oñederraren, Maria Luisa García Lecumberriren eta Gorka Elordietaren ekarpena; hortaz, eskerrik beroenak eman nahi dizkiet emandako laguntzagatik. Ondorengo atala material didaktikoari dagokio, bertan laborategiko zenbait tresnaren aurkezpena ageri da, zehazki aztergai den laborategiaren ibilbideari lotutako aurkezpena. Horrez gain, Camilo Díaz Romerok (Kolonbiako Unibertsitateko fonologiako irakaslea) 2014an eta 2017an egindako fonetikari buruzko bideo tutorialen euskarazko bertsioa ageri da nahi lukeenak horretan sakondu ahal izateko. Lana ondorioek borobiltzen dute, bertan aipatzen dira fonetika esperimentalaren garapena, material didaktikoaren garrantzia, lanean izandako zailtasunak eta laguntzak eta aztertutako fonetika laborategian oraindik egiteko dauden jardunak.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectfonetika esperimentalaes_ES
dc.subjectfonetika laborategia eta tresnabidezko azterketen historia
dc.titleGasteizko Letren Fakultateko fonetika laborategiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-01-17T10:31:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurassign84001-798667


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record