Show simple item record

dc.contributor.advisorZawiszewski, Adam ORCID
dc.contributor.authorGartziandia Loinaz, Maddalen
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-25T16:54:00Z
dc.date.available2020-05-25T16:54:00Z
dc.date.issued2020-05-25
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43425
dc.description36 p. : il. -- Bibliogr.: p. 26-29
dc.description.abstractMilaka herritar dira euskara ikaste-prozesuan dabiltzanak; gehienak Euskal Herrikoak, baina baita Euskal Herritik kanpo (atzerrian bizi diren euskal herritarrak zein beste herrialde batzuetako herritarrak) bizi direnak ere. 0-16 urte bitartekoek, nagusiki, Derrigorrezko Hezkuntza Sistemaren bidez bereganatzen dute euskara; helduen kasuan (16 urtetik gorakoak), berriz, euskalduntzeko daukagun bide nagusia euskaltegiek eskaintzen dutena da. Urteetan milaka lagun pasa dira euskaltegietatik euskara ikastea edo hobetzea helburu izanik. Hamaika arrazoi tarteko abiatu ohi dute ikaste-prozesu hori helduek. Batzuek lortzen dute helburua lortzea; beste batzuk, dena delakoagatik, bidean geratzen dira. Prozesu horri erreparatu nahi izan diot lan honetan. Zehatz-mehatz ibilbide horretan eragiten duen faktore bati, motibazioari. Motibazioak bigarren hizkuntzaren ikasketa-prozesuan duen eragina aztertu dut eta, H2 ikastean motibazioak zenbateko garrantzia duen erakutsi dut. Horretarako, esperimentugaldetegi txiki bat egin dut Donostiako alde zaharrean dagoen Ilazki euskaltegiko B2 mailako 9 ikaslerekin. Test bat eta galdetegi bat erabiliz zein motibazio-mota gailentzen zaien aztertzeko eta ea horrek beraien hizkuntza-ikaste garapenarekin zenbaterainoko lotura duen ikusteko. Horrekin batera, erakutsi dut motibazioak hizkuntza-mailarekin duen harremanaren garrantzia, ez teoria mailan soilik, baita praktikan ere, kasu honetan, euskaltegiko gela jakin batean. Lanaren egiturari dagokionez, honako ataletan banatu dut: lehenik eta behin, euskaltegiko ikasleen testuingurua definitu dut: esperimentuan parte hartu dutenek bigarren hizkuntzaren ikaskuntza-prozesuan dabiltza. Testuinguru horren interpretazioan nahasmenik sor ez dadin, zenbait kontzepturen arteko aldea azaldu dut: batetik, jabekuntza eta ikaskuntzaren artekoa; eta bestetik, bigarren hizkuntza eta atzerriko hizkuntzaren artekoa. Ondoren, motibazioaren inguruko hainbat azalpen garatu ditut: motibazioaren inguruan autore ezberdinek emandako definizioak; motibazio-motak (integratzailea, instrumentala, berezkoa eta kanpokoa); eta irakasleen papera ikasleen ikaste-prozesuko motibazioan. Gero egindako esperimentuaren xehetasunen berri eman dut (zein izan diren hautatu ditudan ikasleak, zein material erabili dudan esperimentua burutzeko eta zein izan den prozedura) eta ateratako emaitzak (bai ikasleek testean eta galdetegian ateratako emaitzak, eta baita ikasleek eskolan eginiko proba idatzietan ateratako emaitzak ere) aztertu ditut. Eta, azkenik, lanaren ondorioak laburbildu ditut.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleMotibazioa bigarren hizkuntzaren ikaskuntza-prozesuan: euskaltegietako ikasleen kasuaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-04T12:19:18Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses_ES
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister95714-763972-09
dc.identifier.gaurassign82882-763972


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record