Periodizazio tradizionalaren, alderantzikako periodizazioaren eta entrenamendu polarizatuaren arteko konparaketa: fikziozko kasu baten azterketa
Laburpena
[EUS] Gradu amaierako lan honen helburu nagusia, hiru
planifikazio/entrenamendu mota desberdinen (tradizionala, alderantzikakoa
eta polarizatua) arteko konparaketa bat egitea da. Hau horrela, modu teoriko
batean alderatu ostean, alderaketa hori praktikara eraman da proposamen
praktiko bat eginez. Proposamen honetan, fikziozko kirolari baten datuetan
oinarrituz, Donostia Baiona Donostia zikloturista froga prestatzeko 16 asteko
hiru planifikazio sortu dira. Planifikazio tradizionalak eta alderantzikakoak
antzeko bolumena, intentsitatea eta karga totala dituzte; 136 ordu inguruko
bolumena, 2,35 U.A. inguruko intentsitatea bataz beste eta 19.300 ECO
inguruko karga totala. Planifikazio polarizatuak berriz, 114 ordu inguruko
bolumena, bataz beste 2,62 U.A.-ko intentsitatea eta 18.063 ECO-ko karga
totala ditu. Aukeratutako fikziozko kirolariak txirrindularitzan esperientzia
gutxi du eta bere maila nahiko xumea da. Planifikazioen arteko
desberdintasunak zeintzuk diren aztertu ostean, eta kirolariaren perfila
aintzat hartuz, kirolari honentzat DBD zikloturista prestatzeko planifikaziorik
egokiena, planifikazio tradizionala izan daiteke. [ES] El objetivo principal de este trabajo de fin de grado es comparar tres
tipos de planificación/entrenamiento: tradicional, inverso y polarizado. Para
ello, tras compararlos de una manera teórica, se lleva a cabo la comparación
mediante una propuesta práctica. En esta propuesta, teniendo en cuenta los
datos de un deportista ficticio, se han creado tres planificaciones diferentes de
16 semanas para preparar la prueba cicloturista Donostia Baiona Donostia. La
planificación tradicional e inversa. tienen un parecido volumen, intensidad y
carga total; cerca de 136 horas de volumen, alrededor de 2,35 U.A. de
intensidad promedio y aproximadamente 19.300 ECOs de carga. La
planificación polarizada, en cambio, tiene un volumen aproximado de 114
horas, un promedio de 2,62 U.A. de intensidad y 18.063 ECOs de carga total. El
deportista ficticio elegido tiene poca experiencia en el ciclismo y su nivel es
bastante modesto. Tras analizar las diferencias entre las tres planificaciones y
teniendo en cuentas el perfil del deportista, se puede decir que la planificación
tradicional puede ser la más apropiada para que este deportista prepare la
prueba cicloturista DBD.