dc.contributor.advisor | Asurabarrena Iraola, Carmen | |
dc.contributor.author | Aseginolatza Lizarazu, Elene | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN | |
dc.contributor.other | DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E. | |
dc.date.accessioned | 2020-06-23T11:33:08Z | |
dc.date.available | 2020-06-23T11:33:08Z | |
dc.date.issued | 2020-06-23 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/44231 | |
dc.description.abstract | Sarrera. Plazenta bidez amak kontsumitutako opioideak jasotzen dituen haurra jaiotzen denean eta bat-batean drogekin duen kontaktua eteten denean, JAS (jaioberriaren abstinentzia-sindromea) izeneko patologia garatu dezake haurrak. Mundu mailan gero eta kasu gehiago ari dira agertzen. JAS duten haurrak artatzea erronka handia da erizainentzat.
Helburuak. Opioideek eragindako JAS pairatzen duten haurren ongizatea lortzeko eman beharreko erizaintza-zainketei buruzko errebisioa egitea.
Metodologia. Errebisio bibliografikoa egin da. Lehen mailako bilaketa bibliografikoa egiteko Pubmed, Dialnet, Cuiden, Scielo, ScienceDirect, Cochrane Plus eta BVS (Biblioteca Virtual de la Salud) kontsultatu dira. Lortutako artikuluen bibliografiaz baliatuta bigarren mailako bilaketa egin da. Guztira 30 artikulu erabili dira.
Emaitzak. Haurra jaiotzen denean bere organismoan maiz kitzikatuta zeuden hartzaileek opioide falta sumatzen dute eta aktibitate entzimatikoa martxan hasten da. Zeinu eta sintomak aktibitate entzimatiko horren emaitza dira eta oso ezberdinak izan daitezke haur batetik bestera. Haurraren egoera ebaluatzeko eskala ezberdinak daude. JAS duen haurra artatzeko lehen aukera beti tratamendu ez-farmakologikoa izango da. Zeinu eta sintomak kontrolatzea lortzen ez denean edo zeinu eta sintoma larriak agertzen direnean, haurrari tratamendu farmakologikoa administratu behar zaio. Erizainek sindromea ezagutzeak, zeinu eta sintomak modu egokian baloratzeak eta eskaintzen dituzten zainketek haurraren ongizatean zein eboluzio klinikoan eragin handia izango dute.
Eztabaida. Espainiako datuak lortzeko garaian, zailtasunak daude. Haurren egoera ebaluatzerakoan, eskalek barne duten subjektibotasuna alde batera utzi nahian, modu objektiboan neurtzeko moduak ikertzen ari dira. Interbentzio ez-farmakologikoak ez dira maiz jartzen praktikan. Ez dago adostasunik aukerako tratamendu farmakologikoaren inguruan. Tratamendu anbulatorioari dagokionez, autoreen artean desadostasunak daude. Orokorrean, ikerketa gehiagoren eta estandarizatutako protokoloen beharra azpimarratzen da.
Ondorioak. Erizainak ematen dituen zainketak oso garrantzitsuak izango dira haurraren garapenerako. Hala ere, ebidentzian oinarritutako eta kalitatezko zainketak emateko, ikerketa gehiagoren eta estandarizatutako protokoloen beharra dago. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | neonatal abstinence syndrome | es_ES |
dc.subject | nursing | es_ES |
dc.subject | síndrome de abstinencia neonatal | es_ES |
dc.subject | atención de enfermería | es_ES |
dc.subject | child welfare | es_ES |
dc.subject | bienestar del niño | es_ES |
dc.title | Opioideek eragindako jaioberriaren abstinentzia-sindromea: erizaintza-zainketen errebisioa | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2018-05-07T08:13:48Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2018, la autora | |
dc.contributor.degree | Erizaintzako gradua | es_ES |
dc.identifier.gaurassign | 69029-764178 | |