Maskulinitateei eta gizonen taldeei egindako hurbilpena Gizarte Langintza feministatik. Bizkaiko gizon-taldeen kasua aztertuta
Laburpena
Lan honetan, Gizarte Langintzak maskulinitate berrien gaiari buruz aztertzeko eta eztabaidatzeko premia agerian uzten du, ikuspuntu feminista oinarri bezala hartuta. Gizarte Langintza feministaren testuinguruan, gizona generoa duen subjektu aktibo bezala identifikatzea beharrezkoa da, gizon kolektiboarekin esku-hartze zuzena egiteko. Horri dagokionez, abiapuntu bezala maskulinitate hegemonikoaren bilakaerak hartu dituen bide desberdinak eta gizonengan sortu dituen ondorio sozialak erakusteko datu batzuk aurkezten dira, baita Bizkaia mailan maskulinitate hegemonikoa ezeztatzen duten gizon-talde ez mistoen metodologia ere. Halaber, Gizarte Langintza feministaren esparrutik gizonekin esku-hartzeko planteatzen ari diren estrategien hurbilketa bat eskaintzen da.