Haziak loratzen Basurton. Bilbao (Bizkaia)
Date
2020-07-10Author
Alzola Gordoa, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
BEHARRAK
Ospitaleko jendearen bizimodua aztertu ostean, hiru agente desberdinen beharrak ikusi dira, eta orokorrean behar berdintsuak dutela konturatu da. Lasaitasuna, deskantsua, alaitasuna eta indarra.
Ospitale gehienetan dauden gela komun txiki hauek ospitalaren rutinatik ateratzen ez zaituztela ere aztertu da. Horregatik, Basurto, berdegune nagusi daukan espazioa izanik horrelako espazio
nagusi bat planteatzea beharrezkoa izango litzatekela ondorioztazu da. Ospitalaren ikuspegi beltza, mentalidadea aldatuz.
Gainera, Ospitaleko fluxu handia dela eta, hiri mailako aldaketa egitea ere pentsatu da. Inguru
horretan garraiobidea oso erabilia denez, kotxe gabeko espazioa erosoago eta alaiagoa izanik,
eraikinek sarrera ofiziala ematea pentsatu da.
PROGRAMA
Guzti hau aztertu ondoren, pertsona desberdinen fluxu handia dagoela ikusi da eta horregatik, aisialdi gune bat (espazio publikoarekin) beharrezkoa dela ondorioztatu da. Lasaitasun eta famIliarteko/lagunarteko gunea sortuz.
Programa aldetik, ospitalizatuen ongizatea eta beharrezkoa duten guztia izango duen eraikina planteatzen da. Umeentzako zein helduentzako tailer desberdinak, irakurtzeko guneak, zinemaldia,
umeen zein gazteen irakasleak klaseak emateko gelak etab.. gain, familia, langile, ikasle, lagun eta edozein auzokide ongi etorria izango den espazioa proposatzen da.
Honez gain, gaur egun dagoen aparkalekuen orubearen antolaketa orokorra egingo da, ospitalera bigarren sarrera potente bat emanez, trantsizio handiko auzoa baita. Gainera eraikitzen ari diren autobus geltoki berriaren gainean, plaza handi batez gain, ikasle residentzia eta hotela egin behar da. Beraz honek bizitasun gehiago emango dio guneari.
HIRI ESTRATEGIA
Hiri estrategiari dagokionez, Basurto eta Bilbon dauden dorre handiak atzean utzi (Garellano dorreak adibidez) eta basurto ospitalaren espazio domestikoago eta tradizionalagora jotzearen trantsizioa proposatzen da. Gaur egun sarrera moduan erabiltzen den eta airean sarrera ofizial moduan proposatuta dagoen lekua izanik, Basurtoko sarrera nagusi bezala planteatzen da. Trantsizio
honetan, ospitalaren tradizio, integrazio eta domestikoago izango den eraikina sortuz, begetazioa nagusi.
Gainera, ospitalaren eremua errepidez inguratuta dagoenez, garraio publikoaren erabilera indartu, hiriko kutsadurari bizkarra emanez eta trantsizio gune horretan, auto eta kontaminasiorik gabeko espazioa planteatzen da. Naturak, espazio libre eta egokiak indarra hartuz.
Trantsizio gune honetan, kalearen ibilbidea bermatu eta plazara iritsi aurretik komertzio desberdinak proposatzen dira, ospitalearen sarrera bezala. Lora denda, kioskoa, taberna... . Horrela, ospitalera
zuzenean doazen pertsonak ibilbide zuzena izan ahalko dute eta bi eraikinean sortzen den plaza berriz, espazio pribatuagoko izaera izango du.
ORUBE ESTRATEGIA
Gurtubay kalean kokatzen den orubea, gaur egun behin behineko basurto ospitaleko aparkalekua da, honen sarrera moduan erabiltzen dena. 4177,6 m² osatzen da orubea.
Egun eraikitzen ari den Bilbo intermodala ondoan kokatzen da, 500 aparkaleku izango ditu sotoan beraz, honen proposamena garraio publikoa indartzeaz gain, 120 aparkaleku hauek bertara pasatzea izango litzateke.
Ospitalera sarrera ofiziala hegoaldean dagoen arren, aparkaleku eta fluxu handiko gunea izanik, sarrera moduan erabiltzen da. Horregatik, hiri estrategian azaldu den bezala, hiriko leku estrategikoarengatik, sarrera ofiziala sortzea planteatzen da.
Garellano dorreetatik, hiria bizkarrean utzi eta trantsizio bide bat planteatuko da, ospitaleraino iritsiz.
Ibilbide zuzenari garrantzia emanez, eraikina bloke bezala orubearen iparraldean kokatzen da. Errepideari itsatsia. Kale luze sentsazioa ez izateko, eraikinera sarrera erdiko gunetik proposatzen da, Basurtoko beste eraikinetan bezala. Kaleari arnas gunebat emanez eta monotonia apurtuz.
Orubearen malda kontutan izanda, pribatutasuna emateko plaza eraikinaren sarreraren kotan planteatzen da. Basurtok berak naturaren presentzia handia duela ikusten da, eta proposamenean ere hala denez, zutabe fin asko eta altuak proposatzen dira. Baso itxura emanez.
Hormigoizko lauzazko forjatuak proposatzen dira, eraikinari arintasuna emateko. Basurtoko pabilioien eskala berdintsua izateko, bertako eraikinen luze eta zabalera antzekoa izango duen eraikina proposatzen da. Baita bi uretako estalkia ere, gainera azken solairuan negutegiak izango direlako.
Eraikinari eguzkiaren garrantziagatik azala atxikituko zaio, iparraldean fatxada itxietan celosia eta bestalde hegoaldean beirazko fatxadan naturazko azala. Zorroten eta instalazioak eskutatuta izateko aprobetxatuko da.