Zientzia eta generoa: gurutzebideak eta zirrikituak
Laburpena
Zientzia eta generoa konstruktu sozial elkar eraikitzailetzat ditu ikerketa honek. Mundu zientifikoetan genero sistemek hartzen dituzten formen berri eman nahi du, eta arau horiei aurka egiten dien diskurtso eta praktiketan arakatu. Horretarako, beraien burua emakume, zientzialari, hezitzaile eta feministatzat daukaten sei ahots jasotzen ditu idatziak, eta euron esperientziak, hautuak eta praktikak aztertzen ditu, mundu zientifikoen izaeraren, zientziaren ekoizpenaren eta hezkuntza zientifikoaren ingurukoak.