Rianodina (RyR1) kaltzio kanalaren erregulatzaile berrien "one-pot" sintesia
Ikusi/ Ireki
Data
2020-10-16Egilea
Torres Urtizberea, Endika
Laburpena
[EU]Proiektuaren helburu orokorra, 1-karboximetil-1,2,3-triazolen lehen sintesian zeuden arazoak ez dituen, “one-pot” den, sintesi alternatiboaren garapena da. Hau, alkino-azida “click” erreakzioa du oinarri bezala. Beharrezko alkinoa aurretik prestatzen da, eta azida berriz “one-pot” eran.
Sintesi honen aldaketa handiena, “one-pot” prozedura izatearekin batera, saponifikazioa pausoa ekidin dela da, horrela sintesi totala motzagoa eta merkeagoa, enantiopuroa bihurtuz. Horretarako α-aminoesterren ordez α-aminoazidoak erabiliko dira.
Honetaz aparte erreferentzia biologiko bezala erabiliko den ARM-210 izeneko konposatua eta 1-(2-N,N-Dimetilaminoetil)-1,2,3-triazol ezberdinak sintetizatuko dira.
ARM 210 konposatuaren sintesia honen patentea jarraituz egin da, molekula hau komertziala ez delako.
Hurrengo bi ataletan erabiliko diren heteroatomo desberdinak dituzten aril-alkinoak dagozkien tiofenoletik egin dira KOH eta propargil bromuroarekin erreakzionatuz. Erreakzioa H2O/tolueno fase bikoitzean egin da Bu4NI fase-transferentziako katalizatzailearekin eta fenoletatik egin dira K2CO3 eta propargil bromuroarekin erreakzionatuz. Kasu honetan disolbatzailea azetona izan da Lortutako produktu puruak etekin handiz lortu dira (% 83-95).
1-(2-N,N-Dimetilaminoetil)-1,2,3-triazolak prestatzeko, aril-alkinoak azidoetanolarekin CuAAC (Cu-accelerated azide-alkyne cycloaddition) erreakzioaz Sharplessen metodoa erabiliz, disolbatzaile bezala Azetonitrilo/H2O nahastea erabiliz eta katalizatzaile bezala CuOAc (%5 balk.). Lortutako alkohola, “one-pot” eran, mesilatu eta dimetil aminaz ordezkatzen da. Lortutako produktu puruak etekin handiz lortu dira (% 61-88).
1-karboximetil-1,2,3-triazolak “one-pot” eran sintetizatzeko, α-Aminoazidoen N-Azotazioa ematen da, gero hauen CuAAC “click” erreakzioa emateko Sharpless metodoa erabiliz, disolbatzaile bezala MeOH/H2O eta katalizatzaile bezala CuOAc . Lortutako produktu puruak etekin handiz lortu dira (% 71-95).
Molekula berrien karakterizazioa IR, 1H-NMR eta 13C-NMR teknika espektroskopikoak erabiliz burutu da. [EN]The overall objective of the project is to solve the issues that previous synthesis of 1-carboxymethyl-1,2,3-triazol compounds had by proposing an alternative way and also making it “one-pot” compatible. This synthesis has alkyno-azide “click” reactions as base. For this, the needed alkyne is synthesized previously and the azide made in situ in the “one-pot” reaction.
The main change of these compound synthesis, besides the “one-pot” compatibility, is the suppression of the saponification, making with this a shorter, cheaper and enantiopure reaction. For that, α-aminoacids are used instead of α-aminoesters.
At the same time, different biological references are going to be synthetized: ARM-210 compound and different 1-(2-N,N-dimethylaminoethyl)-1,2,3- triazols.
The synthesis of ARM-210 compound was made following its patent due to it not being commercial.
The alkines used are made with different aril-alkynes made from their respective tiofenol and reacting it with KOH and propargyl bromide. The reaction was made in a two-phase system of H2O/toluene using Bu4NI as a phase-transfer catalyser and from their respective phenol by reacting it with K2CO3 and propargyl bromide. The solvent used in this case is acetone. The products were obtained with high yields (% 83-95).
1-(2-N,N-Dimethilaminoethyl)-1,2,3-triazoles were formed by the CuAAC (Cu-Accelerateed Azide-Alkyne Cycloaddition) reaction using Sharpless method in which acetonitrile/H2O was used as solvent and CuOAc as catalyst. Pure products were obtained with high yields (% 71-95).
Caracterization of the new molecules was made by IR, 1H-NMR and 13C-NMR spectroscopic technics.