Azken hiru hamarkadetan Euskal Herriko kostaldean klima-aldaketak komunitate bentonikoetan (flora eta fauna) izan duen eragina
Ikusi/ Ireki
Data
2020Egilea
Muguerza Latorre, Naiara
Bustamante González, María
Tajadura Martín, Francisco Javier
Saiz Salinas, José Ignacio
Gorostiaga Garay, José María
Ekaia N. Extra : 145-162 (2020)
Laburpena
Errezela eratzen duten makroalgek, oro har, beherakada bortitza izan dute, eta horrek ekosistemako prozesuetan izango dituen eraginak ez dira oraindik ondo ezagutzen. Ikerketa honek Bizkaiko Golkoko hegoaldean 20 urte inguruko aldian substratu gogorreko ekosistema bentonikoak aztertu ditu, non Gelidium corneum makrofitoak beherakada nabarmena izan duen. Errezelak atzera egitearen edo aldaketaren tasa ikertu da, bai eta errezel-menpeko diren organismoen (algak eta ornogabeak) egitura taxonomiko eta funtzionalean ondorioak ere. Gure emaitzek erakutsi dute 2008an aldaketa garrantzitsuak zakarki gertatu zirela eta ondoren ez dela berreskuratze-seinalerik izan. Galera esanguratsuenak makroalga konplexu eta iraunkorrak diren formetan gertatu dira eta, aldiz, epifitoak diren eta ez diren suspentsiboroetan ere, alga sinple soropilduak ugaritu dira. Aldi berean, espezieen aberastasunak, algen dentsitateak eta flora eta faunaren ekitatibitateak gora egin dute. Ikerketaren 1. aldian (1998-2007), alga eta fauna espezie elkartuen talde koherenteak batera aldatzen dutela ikusten da. Hala ere, 2008tik aurrerantz finkatutako komunitate berrian algen eta ornogabeen arteko elkarte espezifikoak falta dira. Gure emaitzek flora eta fauna espezieen arteko ereduak daudela adierazten dute. Patroi hauek ekosistema bentonikoaren funtsezko espezie eta ezaugarri funtzionalen galeren ondorioak hobeto ulertzen lagunduko dute.; Canopy-forming macroalgae are globally facing drastic declines and the consequences for ecosystem processes remain still little known. The present investigation analyses in a 20 years period the retreat of shallow subtidal rocky benthos communities in the southern Bay of Biscay, where the macrophyte Gelidium corneum has suffered a notable decrease. The rate of change of canopy retreat was investigated as well as the effects of the decline on the taxonomic and functional structure of canopy-dependent organisms (algae and invertebrates). Our results show that major changes occurred abruptly in 2008, and no signs of recovery have been recorded afterwards. Major losses arose in complex perennial macroalgal forms together with epiphytic and no epiphytic suspensivores while simple turf-forming algae proliferated. At the same time, species richness, algal density and both flora and fauna evenness increased. There exist groups of coherent species of flora and fauna that covary during the first part of the studied period. However, from 2008 onwards the new established community lacked algal-invertebrate specific associations. Our results highlight patterns between flora and fauna species help to better understand the consequences of the loss of key species and functional traits for the benthic ecosystem.