Euskal gatazka armatuaren historia hezkuntzako edukietan: azterketa diskurtsibo bat
Tantak 31(2) : 41-73 (2019)
Laburpena
The didactic material Herenegun, created by the Basque Regional Government in 2018, is the first attempt to teach about the latest armed phase of the Basque conflict (1960-2018). In the middle of a disputed discursive context, schoolbooks receive an even greater relevance when creating narratives about the history of the conflict; this is accentuated by the fact that the addressees of these materials are already part of a generation that has no direct memories on the violent conflict. In this study, we analyse whether this school material complies with the principles of inclusive peacemaking as formulated by Johan Galtung. We conclude that they rather represent an idea of negative peace, and we propose to build on narratives with a de-polarising view instead.; Euskal gatazkaren azken aro armatuaren (1960-2018) memoria ikastetxeetan lantzeko egin diren lehenbiziko ahaleginetako bat da Eusko Jaurlaritzak 2018an sortutako Herenegunmaterial didaktikoa. Testuinguru diskurtsibo liskartsu baten erdian, are errelebantzia handiagoa du eskolako gaitegiak gatazkaren historiari buruzko narratibak sortzerako orduan; are gehiago kontuan hartzen badugu material horien hartzaileak dagoeneko gatazka biolentoari buruzko oroitzapen zuzenik ez daukan belaunaldi batekoak direla. Ikerketa honetan, material didaktiko horrek Johan Galtungen baketze inklusiboaren printzipioak betetzen ote dituen aztertzen dugu. Finean, bake negatibo baten ideia elikatzen duela ondorioztatzen dugu, eta, horren ordez, ikuspegi despolarizatzaileagoa dakarten narratibak sustatzea proposatzen dugu.