Enpresaburuaren kontrolerako boterearen muga berriak: langileen eskubide digitalak 2018ko Datuen Babeserako Lege Organikoan
Fecha
2019-06-20Autor
Atín Carrión, Jaione
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gradu Amaierako Lan honen helburua lan harremanetan, teknologia berrien erabilera (bideozaintza, informatika, Internet, sare sozialak…) eta hauekiko enpresaburuek jarri ditzaketen mugen artean sortu daitezkeen gatazkak analizatzea da. Horretarako, alde batetik, auzitegi desberdinek, europarrek nahiz nazionalek, emandako jurisprudentzia aztertuko dugu, ea zer irizpide jarraitzen diren ezagutzeko eta oinarrizko eskubideekin sortu daitekeen problematikari zer- nolako irtenbidea ematen zaion ikusteko.
Beste alde batetik, garrantzitsua da azpimarratzea zer egoeraren aurrean emango litzatekeen intimitatearen oinarrizko eskubide (Espainiako Konstituzioko 18.1 artikulua) eta datu pertsonalen babesaren aldeko eskubidearen (EK 18.4 artikulua) talka enpresa boterearekiko, eta zer ondorio izan litzakeen honek.