ETAko buruzagitzaren azterketa prosopografikoa (1959-1975)
View/ Open
Date
2020-11-18Author
Seijo Zabalbeaskoa, Paul
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honek azterketa prosopografiko bat proposatzen du. 1959 eta 1975 urteen artean ETAko zuzendaritzan izandako 7 pertsona oinarritzat hartutako lana da, eta ikerketaren emaitzak aurkezten dira hemen. Sarreran lanaren helburuak eta asmoak azalduta, azterketa prosopografiko bat zer den azaltzen da, eta geroago ezaugarri horietako azterketa bat abiatzeko beharrezko metodo analitikoa. Metodo hori lan honetan zelan aplikatu den azaltzeaz gain, taldearen hautaketa nola egin den eta lanaren parametro analitiko nagusiak zeintzuk diren aurkezten da. Behin hori eginda, aipatu organizazioa bere garai historikoan kokatzen da, eta ikerketa prosopografikoaren emaitzetara pasatu.
7. atal horrek osatzen du lanaren muina, azterketaren emaitzak aurkezten baitira. Bere baitan atal ezberdinak banatzen dira, pertsonaiak ikertzeko erabilitako eskemarekin kointziditzen dutenak; hala nola, bizi traiektoriaren kokapen orokor bat; jatorrizko baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalen ikerketa bat; ETAko traiektoria militanteko eta izandako postuen errepaso bat; garaian mantendutako posizio teoriko eta politiko nagusien esposizio bat; eta azkenik ETA osteko ibilbide militantearen naiz ETAko garaiarekiko izandako ikuspegiaren aurkezpen bat egin da. Nola ez, ikerketatik ateratako ondorio nagusiak ere jaso dira, eta lanean izendatu eta erreferentziak jarri diren iturrien zerrenda bibliografikoarekin bukaera ematen zaio.