Show simple item record

dc.contributor.advisorManterola Agirrezabalaga, Elizabete ORCID
dc.contributor.authorHurtado Uranga, Ane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-11-20T18:50:53Z
dc.date.available2020-11-20T18:50:53Z
dc.date.issued2020-11-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/48515
dc.description55 p. -- Bibliogr.: p. 27-29
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan (GrAL) honen helburu nagusia María de Zayas y Sotomayor idazlearen La inocencia castigada obraren pasarte bat euskaratzea da. La inocencia castigada XVII. mendeko ipuin labur bat da, garai hartan emakumeek jasaten zituzten injustiziak ezagutzera ematen dituena. Hala ere, itzulpen hutsaz harago, beste zenbait alderdi landuko dira lan honetan; itzulpen-prozesuan topa daitezkeen zailtasunen aurreikuspena egingo da, eta itzulpenean zehar izandako arazo nagusiei aurre egiteko erabili diren konponbideei eta estrategiei buruzko informazio zehatza emango da. Gauzak horrela, lanak honako egitura hau izango du: sarrera batekin emango zaio hasiera, eta, ondoren, idazlearen eta bere obraren inguruko daturik esanguratsuenak eskainiko dira. Jarraian, jatorri testuaren ezaugarri nagusien analisia egingo da, kanpo eta barne ezaugarriei erreparatuz. Atal horren helburua itzulpen-prozesuan zehar sor daitezkeen zailtasunen aurreikuspena egitea izango da. Segidan, garai bateko testuak gaur egungo euskarara itzultzearen inguruan hausnartuko da, eta, zenbait itzultzaileren iritzia ezagutu eta gero, jarraituko den itzulpen estrategia finkatuko da. Behin pasartea itzulita, lanaren hurrengo pausoa ipuin laburra euskaratzeko orduan topatutako arazo eta zailtasun aipagarrienen (besteak beste, sintaxi korapilatsua, erromantzearen itzulpena, jatorri testuaren ideiak gaur egungo pentsamoldera egokitzea…) azterketa egitea izango da; oztopo horiek gainditu ahal izateko erabili diren estrategiak azalduko dira. Jarraian, lan honetatik atera daitezkeen ondorio nagusiez hitz egingo da, eta, bukaeran, GrALa aurrera eramateko kontsultatu diren erreferentzia bibliografikoak aurkeztuko dira. Aipatu beharra dago, amaieran, itzuli den obraren jatorrizko bertsioa gehitu dela, eranskin moduan. Izan ere, garrantzitsua da proposaturiko itzulpena sorburu testuarekin alderatzeko aukera izatea. Gainera, nahiz eta lan honetan sorburu testuaren pasarte bat besterik itzuli ez den, ipuin laburra osorik txertatuko da, aberasgarriagoa izango baita lana bere osotasunean ezagutzea. GrAL bateko baldintzek zehazten duten karaktere kopurua errespetatzeko, eta sorburu testuak karaktere-muga ia osorik hartzen duela kontuan izanda, eranskinaren atalean aurkeztuko da La inocencia castigada ipuin laburra.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLiteratur itzulpena: "La inocencia castigada" ipuin laburraren euskararako itzulpena eta analisiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2020-06-01T08:36:56Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2020, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes_ES
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister104199-836638-09
dc.identifier.gaurassign98964-836638


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record