Euskarazko zuzentzaile gramatikal neuronala
Fecha
2020-12-04Autor
Méndez Amuchategui, Ariane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Proiektu honetan ikasketa sakoneko teknikak erabiltzen dira, Transformer izeneko arkitektura neuronala zehazki, euskarazko errore gramatikalak automatikoki zuzendu ahal izateko. Itzulpen automatikoko hurbilpen bat erabilita, testu erroredunak, testu zuzenetara itzultzen dira. Euskarak ataza hau bereziki zaila egiten duten ezaugarri batzuk ditu, besteak beste, aditz laguntzaileak komunztadura egiten du subjektuarekin, objektuarekin eta zehar objektuarekin eta hauek esaldian ager daitezke edo ez (elipsia). Bestalde, hizkuntza "ergatiboa"~ izanik, aditza trantsitiboa izan edo ez, subjektuak marka ezberdina darama. Lan honetan esaldi zuzenetan erroreak txertatu ahal izateko esaldiek analisia behar ote duten aztertzen da eta erroreak automatikoki sortzen dituen sistema bat diseinatzen da, ondoren guk sortutako corpusekin zuzentzailea entrenatzeko.