Amitriptilina antidepresiboarekiko esposizioa jasan duten Sparus aurata arrainen biomarkatzaile biokimikoen neurketa
View/ Open
Date
2020-12-15Author
Aranaga Decori, Ainhoa Camille
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Amitriptilina (AMI) depresio eta hantura edota neuropatia eragiten duten gaixotasunen aurka erabiltzen den antidepresibo triziklikoa (TCA) da, serotonina eta norepinefrina neurotransmisoreen birxurgapenak inhibitzen dituena. Gizakiek gibelean metabolizatu ostean, AMI eraldatu gabe zein bere metabolitoak gernuaren bidez kanporatu eta araztegietaraino ailegatzen dira, eta, jarraian, garbiketa ezegokien ondorioz, ibai zein itsasoetaraino ere. Ondorioz, ur-gainazaletan 72 ng/L eta araztegietan 223 ng/L-rainoko AMI kontzentrazioak aurkitu dira. Ikerketa honetan kontrol arrainetan zein 0,2 μg/L-ko AMI kontzentraziorako esposizioa jasan duten Sparus aurata arrainetan epe laburrera (esposizioa hasi eta 2, 4 eta 7 egunetara) hainbat biomarkatzaile biokimikoren determinazioa burutu da: azetilkolinesterasa (AChE), katalasa (CAT), superoxido dismutasa (SOD), glutationa-S-transferasa (GST), zitokromo-c oxidasa (COX) eta etoxiresorufin-O-deetilasa (EROD). Hauen bidez kontrol arrainen eta AMIra esposizioa jasan duten arrainen arteko ezberdintasunak monitorizatu dira, eta ingurumenarentzako adierazgarriak diren AMI kontzentrazioek arrainetan maila ezberdineko asaldurak eragin ditzaketela ondorioztatu da: estres oxidatzailea handitu, eta energia-metabolismoa eta gibeleko metabolismo orokorra eraldatu.