Konstituzioa eta (ez) feminismoa Espainian. Erreforma erantzunkidetasunaren ikuspegitik
Resumen
Rousseauren teoría moral eta politikoa aplikatu zenetik aurrerapenak eman dirá gizon-emakumezkoen berdintasunean,
emakumeak soilik eremu pribatuan egotetik eremu publikoan presentzia izatera ere igaro direlarik. Alabaina, aurrerapen hauek
bere hutsean ez dute gizon-emakumeen arteko berdintasun eraginkorra bermatzen, beharrezkoa izanik eremu pribatuaren
demokratizazioa ematea. Horregatik, beharrezkoa da kontziliazio erantzunkideari berme konstituzionala aitortzea. Lan honetan,
espainiar konstituzionalismoan emakumeen eskubideak ñola babestu diren aztertzeaz gain, kontziliazio erantzunkideari berme
konstituzional autonomoa aitortzeko aukerarik dagoen aztertzean da, helburua dikotomia publiko-pribatuarekin haustea eta
eremu pribatuko ardurak gizon-emakumeen artean modu parekidean banatzea izanik gizon-emakumeen berdintasun erreala eskuratzeko.