Intonazio kurben etenez
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 40(1-2) : 351-376 (2006)
Laburpena
Lantxo honetan intonazioaren antolamendua hobeto ulertzekotzat, etenen azterketarako hurbilpena egiten da. Horretarako Bizkaiko 20 herritan jasotako testu libreekin egin dugun etiketazioa eta azterketa erabilita, intonazio kurben etenen ezaugarriak eta sailkapena aurkezten ditugu. Era berean etenekin batera egiten diren tonu motak aztertzen dira. Bestalde, etenen arteko unitateen luzera ere az'ter'tzen da bide batez.