=-le/-tzaile inflexiozko atzizkiaz
Ikusi/ Ireki
Data
2010Egilea
Fernández Fernández, Beatriz
Oihartzabal Bidegorri, Beñat
Landa, Josu
Sarasola Errazquin, Ibon
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 44(2) : 457-510 (2010)
Laburpena
Lan honetan -le/-tzaile inflexiozko atzizkia aztertuko dugu, eratorpenezko -le/-tzaile atzizkiarekin konparatuz. -le/-tzaile eratorpenezko atzizkiaz sortutako hitzek barne argumentua jaso dezakete gehienez ere; -le/-tzaile inflexiozko atzizkiak, aldiz, askotariko osagaiak bildu ditzakete: datibo sintagmak, postposizio sintagmak, adberbio sintagmak eta baita mendeko perpausak ere. Honen ondorioz, badirudi inflexiozko atzizkiaren osagarria aS (aditz txikiaren sintagma) dela edo are goragoko beste islapen bat (beharbada Inflexio sintagma). Partizipio predikatuko egituretan bezalaxe, litekeena da -le/-tzaile egituretan ere operatzaile isilen bitartez sortzea predikazioa. Azterbide honek, halaber, erlatibo generikoen eta gure egituraren arteko antzekotasunak azaltzen ditu.