Nerbioi ibarreko euskara XVIII eta XIX. mendeetan: II. Juan Ignazio Astigarragaren sermoi-bilduma
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 45(1) : 235-276 (2011)
Laburpena
Lan honetan Juan Ignazio Astigarragaren (Basasuri, Bizkaia, 1783-1854) euskara aztertuko dugu. Hainbat sermoi idatzi zuen XIX. mendearen hasieran eta guk hizkuntzaren historiaren eta dialektologiaren ikuspuntutik aztertuko ditugu testuok, XIX. mende hasierako Basauriko bizkaieraren ikuspegi orokorra emateko asmoz. Sarrera laburraren ondotik, aipatutako sermoietan agertzen diren hizkuntza-ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, eta egoeraren ikuspegi orokorra edukitzeko lagungarri izango ditugu Nerbioi ibarreko garai ezberdinetako beste egile batzuen lanak ere.