Donostiako bizikletaren erabilera, Utrecht hirian oinarrituz
Laburpena
Lehenengo bizikleta sortu zenetik 200 urte pasatu dira. Ibilgailu honen erabilera handituz joan da eta egun, bere erabilera herrialde batzuetan ezinbestekoa bilakatu da. Bizikleta garraiobiderik ekologikoena denez, bere erabilerak hiria garbiagoa mantentzea eta bizi kalitate hobetzea dakar. Bestalde,hiriko mugikortasuna erraztu egiten du. Donostiako bizikletaren erabilera handitzeko asmoz, Europako hainbat hirik eskaintzen diguten eredua aztertzea ezinbestekoa da, Kopenhage eta Amsterdam esaterako. Herbehereetan bizikleta garraiobiderik nagusiena izanik eta Utrecht hiria eredutzat harturik, Donostian egin beharreko aldaketak asko dira hauen mailara iritsi ahal izateko.
Lan hau burutzerakoan, helburu hauek landu ditut: Donostia eta Utrecht hirietan bizikletaren erabilera aztertzea, oinarritzat Utrecht izanik. Donostiako hiritarren kontzientzia aldatzeko eta bizikletaren erabilera handitzeko hausnartzea eta azkenik, hausnarketa egin ondoren sortzen diren proposamenak luzatzea, Covid19-ak duen eragina kontutan hartuta.